Laudion herri epaiketa irailaren 20ean burutuko dute

Gaurko egunez agerraldia burutu dute Laudion militante internazionalista, herri mugimenduko kide, herritar eta eskubide zibil eta politikoen aldeko hainbat ekintzaileak irailaren 20ean Laudion burutuko duten Espainiar Estatuaren aurkako herri epaiketa aditzera emateko.

Uztailean, Gasteizen egindako deialdiari helduz, datorren asterako ekimen ezberdinak antolatu dituzte Aiaraldean, atzo eta gaurko Estatu espainiarraren  izaera kriminala agerian utziko dute. Hauek dira antolatutako ekimenak:

  • Irailak 17 osteguna Amurrion 20:00etan kale ekimena

  • Irailak 18 ostirala Urduñan 20:30etan kale ekimena

  • Irailak 20 igandea Ladion HERRI EPAIKETA

    • Goizeko 9:00etan mural margoketa kiroldegi ondoan

    • 11:00etan hitzaldia auziperatuekin herri plazan

    • 12:30etan manifestazioa lamuza plazatik abiatuta eta jarraian herri epaiketa

    • 15:00etan bazkaria herriko plazan (txartelak Mugalde, TxokoGorri, Iratxo eta Ilargin eskura)