Goierriko elkartasun-kanpainak aurrera dirau
Goierriko udal ezberdinetan elkartasun ekimenak sarteaz bat, festak ere aldarrikapenerako eremu bezala baliatu dituzte. Uda amaitu eta udazkena hurbiltzearekin batera, Goierriko hainbat herritan festak eta euskal jaiak ospatzen dituzte. Aldarrikapenek ere esparru berezia izaten dute festetan eta aurtengoan internazionalismoak bere txokoa lortu du jendartean. Ordizia eta Urretxuko euskal jaietan presente izateaz gain, pasa berri diren Itsasondoko festetan eta etorriko diren Zaldibikoetan ere izango gara, elkartasuna baita herrien arteko xamurtasuna.
Ormaiztegin ere elkartasuna. Ormaiztegik aspalditik ezagutu du munduko beste herri batzuekiko elkartasuna, eta gure herriaren kasuan azpimarratzekoa da Mendebaldeko Sahararekin mantentzen dugun harremana. Horregatik, Askapena erakunde internazionalistaren eta bertako bost militanteren aurkako epaiketa egongo zela jakin genuenean, hainbat herritar arduratu egin ginen. Goierri mailako bileretara bertaratzen hasi ginen egoeraren berri jakiteko, baita eskualdean gure ekarpena emateko ere. Horretaz gain, ormaiztegiarrak informatu nahi izan ditugu esku-orrien bitartez epaiketaren nondik norakoak azalduz; Espainiar Estatua ez dela nor inor epaitzeko, egin dituen eta egiten dituen basakeriak kontutan hartuta. Herriko postontzi bakoitzean jarri dugu kontu honen inguruko informazioa. Honetaz gain, udaletxean EHBilduren bitartez mozioa aurrera ateratzen saiatu gara, baina herriko alkatetza daukan Ormaiztegi Batzen taldeak atzera bota digu. Elkartasun argazkia ateratzeko ekimena ere burutu dugu jada, eta amaitzeko, ahalik eta ekarpen handiena ematen saiatuko gara urriaren 3an Ordizian egingo den Goierri mailako HERRIAK LIBRE egunari.
Ormaiztegin ere, #AskapenaAurrera #HerriakLibre
Bihar Lazkaoko udalbatzan mozioa aztergai
Bihar, irailak 24, Lazkaoko udalbatzan Askapenari elkartasuna adierazteko mozioa
eztabaidatuko da. Bertan, elkartasuna adierazteaz gain, bi data garrantzitsuren berri emango
- Urriak 3, Goierriko herri-epaiketa, Ordizian. Jaialdia eta manifestazioa burutuko ditugu.
- Urriak 12, herri-sententzia Iruñean. Goierritik autobusak antolatuko ditugu.
Bestalde, datorren asteartean, hilak 29, 19:00etan, Ordiziako udalbatzak eztabaidatuko du mozioa eta esan behar da.