Zapatakada internazionalista Laudion pasa den irailaren 20ean
Zapatakada internazionalista Espainiar Estatuari, Aiaraldea komunikazio leihoan jasoa
Pasa den irailaren 20ean Espainiar Estatuaren aurkako herri epaiketa burutu zuten Laudion. Amurrion eta Urduñan kale ekimenak egin osten igandean, manifestazioa eta epaiketa burutu zuten. Bertan parte hartu zuten Sahararen aldeko elkarteek, gazte zein langile mugimenduko kideek eta baita eskualdeko militante internazionalista eta presoen senitartekoek ere.
Aste honetan gainera, Amurrio eta Okondoko udaletxean, militante internazionalista eta Askapenaren aldeko mozioa onartu da.
Bestalde, eskualdetik urriaren 12ean Iruñean burutuko den Herri Libreen Martxara joateko autobusak antolatu dira. Izen emateko aukera Iratxo eta Ilargi (Laudio), Txokogorri (Amurrio), Mugalde taberna (Urduña) eta Areta kultur-etxean dago.
Hemen herri epaiketa argazki sorta: