Euskal Herrian zein nazioartean espainir estatua jo puntuan izango da asteburu honetan ere

Laudion burutako herri epaiketako irudia

Epailea epaitzeko lizentzia harturik, Euskal Herrian zein nazioartean oinetakoak altxatu eta bere praktika inperialistarengatik espainiar estatuaren aurkako herri epaiketak burutzen ari dira. Datorren asteburu honetan, (urriak 2) Bilbo eta Altsasu, (urriak 3) Tolosa, Irun, Ordizi, Zarautz, Algorta, Galdakao, Barakaldo eta Gazteizen herri epaiketak burutuko dituzten.

Euskal Herrian bezala, ekimenarekin bat eginda Argentinan eta Venezuelan espainiar estatua akusatuen aukian eseriko dute asteburu honetan ere. Buenos Airesen naiz Caracasen burutuko diren epaiketa hauetan bereziki Lartinoamerikan naiz Euskal Herrian garatutako politika koloniala eta errepresiboaz akusatuko dute.

  • Urriaren 2an ostirala

    • Bilbon Herriak Libre eguna ospatuko da.

      • 19:00etan SU TXIKIEN manifestazioa

      • 20:00etan HERRI EPAIKETA 7Katu Gaztetxearen aurrean

      • Ondoren pikoteo internazionalista eta kontzertuak

        • Mexicana clandestina

        • Bilbomatiks

        • DJ Locio

    • Altsasun (Sakana) Ioartia aurrean arratsaldeko 19:30etan

    • Berriozarren 19:00etan Euskal Herria plazan

    • Buenos Airesen (Argentina)

  • Urriaren 3an

    • Ordizia

      • 12:00etan dantzari katalanak

      • 14:00etan bazkaria

      • 16:00etan Mantalo no! Bakarlaria, jaima saharrara eta erakusketa

      • 20:00etan manifestazioa

    • Irun San Juan plazan 12:00etan

    • Zarautzen gaueko 20:00etan Musika Plazan

    • Barakaldon Herriak Libre eguna

      • 12:00etan manifestazioa eta herri epaiketa (herriko plazatik hasita)

      • eta jarraian Lasesarreko frontoian

        • 13:00etan umeentzako gunea

        • Bazkaria

        • Ekitaldia

        • Kontzertuak

    • Algortan 12:00etan Telletxen kale-jira anti-inperialista. Jarraian herri epaiketa Txiki Otaegin eta, amaitzeko, Abian Herriko Tabernan bazkaria.

    • Galdakaon 13:00etan kalejira somerako sarreran. 14:00etan ekitaldia eta jarraian luncha

    • Gasteizen Desanparadasetik 19:00etan

    • Atarrabian Espainiar estatu inperialista epaitzeko gunea

    • Caracas (Venezuela)

Orain arte egindako epaiketa eta datozen egunetan burutuko diren herri epaiketa guzti hauen ahotsak sententzia bakarrean batuko ditugu datorren urriaren 12an Iruñean. Herri bezala, internazionalista bezala Espainiar Estatu inperialistaren aurkako sententzia emango dugu Herri Libreen Martxan.

Herri epaiketak. Dagoeneko hamaika herri epaiketa burutu dira. Aste guztiko dinamikaren ostean irailaren 20ean Laudion manifestazioa burutu eta amaieran herri epaiketan oinetakoak jaurti zituzten herriko plazan. Aurreko asteburuan berriz, Lesaka, Lizarra, Tutera, Garesen, Basaburuan, Arabako mendialdean, Argurainen, Arrasaten eta Donostian altxatu zituzten oinetakoak.

Euskal Herrian bezala, elkartasun internazionalista oinarri, munduko beste txoko batzuetan ere herri epaiketak burutu dituzte. Horra hor abuztu amaieran Italian Brescian burututakoa, irailaren 11ean Bartzelonan egindako ekitaldia, edo Madrilen pasa den irailaren 25ean, Reina Sofia museoaren plazan bertan burututako herri epaiketa.

Mozioak. Kaletik instituzioetara zabaldu da ekimena eta Askapenaren aldeko mozioak onartu dira Euskal Herriako udaletxe ezberdinetan azken asteetan. Gares, Laudio, Urduña, Okondo, Gasteiz, Ordizian, Itsasondon, Zaldibian, Arrasaten, Getxon, Hernanin, Altsasun eta Barakaldon esaterako. Mozio hauetan besteak beste elkartasun internazionalista bultzatzeko lanean diharduten erakunde eta pertsona guztiekiko babesa eta Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke-rekiko nahiz inputatutako bost euskaldun internazionalistekiko elkartasuna adierazi da.

Elkartasun internazionalistak ordea ez ditu mugak ezagutzen eta horren adibide da, Askapenaren aldeko mozioak, Euskal Herrian ez ezik Herrialde Katalanetara ere heldu direla. Navàs eta Sant Sadurni herrietan CUPeko kideen eskutik aurrera atera dira.

Kontu korrontea martxan. Audientzia Nazionaleko epaiketaren atarian, honek dakartzan gastuei aurre egiteko kontu korronte bat jarri da martxan. Dela norbanako zein kolektibo moduan, aukera eta ahalmena den neurrian, ekarpena egiteko gonbidapena luzatzen dizuegu. Lehen ekarpena dagoeneko egin du Paolo Albanese Sartagudako alkateak (EH Bildu). Alkate izendatu zutenean aurreko alkateak kobratzen zuena baino 200 euro gutxiago kobratzea erabaki zuen, eta diru hori herriko eragileei zein kanpokoei ematea erabaki zuen. Aurreko hilabetean Kurdiscat erakundeari eman zioten, eta honetan, epaiketa dela eta Askapenari ematea erabaki zuen.

Laboral Kutxa: 3035 0143 70 1431076547