Herri epaiketa espainiar inperialismoaren aurka Malagan

Pasa den irailaren 20ean Malagan Espainiar estatu inperialistaren aurkako herri epaiketa burutu zuten. Epaiketa honetan bereziki Euskal Herriaren aurka urteetan egindako zapalketa eta ukazioaz gain, gure zein gainontzeko herrietan, bereziki Andaluzian, Espainiar Estatuak burutzen duen okupazioa militarra izan zuten izpide.

Malagako Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek helarazitako bideoan ongi asko ikusten den bezala, herri epaiketa honetan hamaika eragilek parte hartu zuten eta berain ikuspuntu borrokalari eta internazionalistatik espainiar estatua epaitu eta kondetu zuten.