Parisen ere espainiar estatua epaitu zuten

Pariseko Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek iraila hasieran herri epaiketa burutu zuten eta oso osorik ikusgai dugu. Epaiketa irudikapen bat egin eta mahai gainean jarri zituzten Euskal Herriaren aurka espainiar estatu inperialistak urte luzeetan garatutako estrategia errepresibo guztiak. Baina baita gure herriaren autodeterminazio eskubidearen ukazioa edo eta eskubide linguistikoen zapalketa bera ere.