Herriak Libre eguna ospartuko dugu Nabaskoitzen urriaren 10ean
Askapena eta bere bost militanteen kontrako epaiketaren harira, urriaren 10an Herriak Libre Eguna antolatuko dute Nabaskoizen.
Bertan ekimen desberdinak izango dira jai giroa galdu gabe, erreibindikazio eta salaketa potente bat batean bihurtuko dute eguna. "Askapena aurrera!", "bostak libre!" ozen egingo dute aldarri eta estatu espainola internazionalismoan aritu diren erakunde zein militanteak epaitu, espetxeratu, zigortu, ilegalizatu edo kriminalizatzeko inongo zilegitasunik ez duela azpimarratuko dute. Debekatu eta zigortu nahi duten jarrera internazionalistabatetik Estatu Espainolaren ibilbide historikoa eta gaur egun mantentzen duen jarrera kriminala dela agerian utziko dute eta herri, pertsonak eta kulturak zapaltzeagatik, estatu espainola erruduna deklaratuko Nafarroako Pirineoan.