Tafallan ere jo puntuan jarriko dute Espainiar estatu inperialista
Submitted by admin on Al, 2015/10/05 - 07:00
Euskal Herriako eta nazioarteko beste hamaika herritan egin ostean urriaren 10ean herri epaiketa burutuko dute Tafallan. Arratsaldeko 19:00etan elkarretaratzea eta herri epaiketa izango da.
Motorrak berotzeko, urriaren 7rako hitzaldi berezia antolatu dute. "De donde vienen los refugiados?" izenburupean, titularrak, sarea eta agenda politikoa astintzen ari den errefuxiatuen auziaz jardungo dute, begirada irudien gordintasunetik haratago, auziaren muinera joko dute.
Bestalde, urriaren 12an, Tafallako naiz gainontzeko herri epaiketa guztietako ondorioak batzeko Herri Libreen Martxan parte hartzeko deia egin dute. Martxan 12:00etan, Antoniutti parketik abiatutako da.