Gasteizko herri epaiketa

Askapenako bost militante internazionalisten, Askapena eta Askapeña konpartsaren aurkako epaiketa salatzeko, ehundaka lagun kalera atera  ziren larunbatean Gasteizen buruturiko herri epaiketan.

Mobilizazioa Desanparadas plazatik abiatu da eta Aihotz plazan Estatu Espainiola sententziatu dute, "internazionalismoaren ikur bihurtu den zapatilazoarekin". Aurretik, hamar bat eragilek Estatu Espainiola zergatik salatzen duten azaldu dute.

Bukatzeko, urriaren 12an Iruñeara eta urriaren 31n Madrilera joateko deia egin dute.