Hamaika testiguk internazionalismoaren beharra aldarrikatu dute Audientzia Nazionalean

Epaiketaren bigarren astea, bigarren eguna. Atzo eta gaur Euskal Herriko eta munduko beste hamaika txokotako kide, lagun, militante eta lagunak Audientzia Nazionalean izan dira Walter, Gabi, Aritz, David eta Unai auziperatuei babesa adierazi eta beste behin ere, internazionalismoaren beharra aldarrikatu eta defendatzen, hain zuzen ere kriminalizatu, espetxeratu eta ilegalizatu nahi dutenen aurrean. Hemen kide horietako batzuek utzi dizkiguten hitzak.

Askapenako kide ohiak eta egungoak, mugimendu internazionalistako militanteak, aktibistak, Euskal Herriaren Lagunak sareko kideak, herri mugimendukoak edo boikot ekimenen sustatzaileak. Hamaika lagun, banaka banaka epailearen aurretik pasa eta elkartasun internazionalista babestu dute. Hemendik gure eskerrik beroenak guztiei!

Gora borroka internazionalista!