#Correscales, 800 km-ko #KorrikaPrekarioa

Otsailaren 18an abiatuko da Bilbotik #Correscales edo #KorrikaPrekarioa martxa. Hego Euskal Herriko lau herrialdetatik igaro ondoren Bartzelonaraino bidea jarraituko du 800 km-ko ekimen honek. Herriz herri batzarrak antolatzen ari dira ekimenaren berri emateko eta sarean lagundu ahal da diruz proiektua HEMEN.

Abiapuntuan iaz Movistarrentzat lan egiten duten teknikoek ia 80 egunez egin zuten greba dute, bertako langileak baitira kanpaina sustatu dutenak. Jasotako dirua, ordea, erresistentzia kutxa kolektibo baterako izango dela iragarri dute, oinarrizko lan baldintzen defentsan ari diren beste langileak ere babesteko.

Askapenatik bat egiten dugu prekarietatearen aurkako martxa honekin eta Euskal Herriko internazionalista guztiei dei egiten diegu ekimen honetan parte har dezaten.