Epaiketa politikorik ez! Ez hemen ez inon!

Hasteko, elkartasunik beroena Euskal Herritik epaituak izaten hari diren Florentziako 89 lagunentzat.

 

Beste behin ere, herri mugimenduaren kontrako eraso baten aurrean aurkitzen gara, non militante ezberdinen lan politikoa epaitu nahi den. Italiako Estatuak, Españolak askotan egin bezala, bere disidentzia politikoa zokoratu nahi du kapitalaren eta Estatuaren interesak defendatu ahal izateko. Horrela, herri mugimenduaren kontrako errepresioa erabiltzen du etengabe.

 

Gure herrian, jarduteko modu hau ongi ezagutzen dugu, eta beraz, guri ere badagokigu munduko edozein txokotan gertatzen den injustizien aurrean altxatzea. Lagunen kontra joaten badira, gure kontra ere badoaz, eta beraz, hemen askotan egin bezala, internazionalismoa armatzat hartuta, elkartasunetik Konpromisora egin behar dugu salto, gure Florentziako lagunak ahal dugun einean babestuz.

Horretarako, dei egiten dugu mugimendu zein eragile ezberdinei beraien elkartasuna adieraztera, “La lotta è l'unica via. Solidarietà!” esaldiarekin ateratako argazki ezberdinen bitartez.

 

Borroka da bide bakarra!

Elkartasuna!

Florentziako 89ak LIBRE!