Kanpezu eta Palestina zubiak eraikitzen!

Hilabete oso bateko elkartasun ekimenen ostean amaiera eman diogu Kanpezun Palestina egunarekin. Huarrentzat kometa tailerrak izan dira lehenik eta dozenaka izan dira palestinarren ikur denak irudikatu eta hegan jarri dituzten egindako lanak.

Jarraian, eta "check point" batzuk tarteko, zanpantzarrak izan dira, duela 10 urte Zisjordanian egon bezala Kanpezuko kaleak gora eta behera astindu dituzte. 20:30etan ekitaldia izan da herriko plazan, "Palestina eta Kanpezu zubiak eraikitzen" lemapean. Ekitaldian, auzolanean,  egitarauan  parte hartu duten zenbait eragilek hartu dute hitza, hala nola Lamin Gorriak emakume taldeak emakume eta herri zapaldu bateko kide izatearen balioa azpimarratu dute. Ondoren Kanpezuko udaleko ordezkari batek hitz egin du eta onartu berri den BDZ mozioaren zabalpena egiteko baliatu du mikrofonoa. Bertso eskolako bertsoak lagun, amaiera  aldera, Tamer, Tolosan bizi den palestinarra izan dugu oholtzan, eskarrak emanez eta handik ekarritako oliba bana eskainiz etorri da. Bere hitzartzean duela 20 urtetatik hona Euskal Herrian palestinaren aldeko elkartasunak gora egin duela azpimarratu du. Kanpezuko dantzariek eman diote amaiera azkenik, Palestinar bandera bat eskutan, ikurrinaren dantza eta aurreskua eskaini diote hainbat hamarkada borrokan dirauden herri honi.

Eguzkia sartzearekin batera, bertako komunitate arabiarra lagun, bertako jaki eta tea dastatzeko aukera izan da eta kontzertuekin amaitu da eguna, Los SeƱora eta Mexicana Clandestinarekin, giro paregabean.

Gora Kanpezuko herria!

Gora Palestina askatauta!