Öçalanen askatasuna eta Kurdistanen estatus politiko baten aldeko martxa erasotua!!!

(abajo en castellano)

Pasa den otsailaren 1ean Luxenburgotik abiatutako ÖÇALANen ASKATASUNAREN ETA KURDISTANEN ESTATUS POLITIKO BATEN ALDEKO Europako Martxa Luzeak bere ibilbidea normaltasun osoz egin du bart gauera arte. Herri ezberdinetako 80 bat internazionalistek, euren artean 6 Euskal Herritar, osatzen dute Estrasburgon datorren igandean, hilak 12, amaituko den martxa hau eta esan bezala bere bidea normaltasunez egin du atzo gauera arte.

Izan ere, militante internazionalistek gaua pasa behar zuten tokira turkiar talde faxista bat azaldu zen eta internazionalistak mehatxatzeari eta iraintzeari ekin zioten era oso oldarkorrean. Gaur, berriz, Martxa ordu batzuetan zehar geldiaraztea lortu dute faxistek eta martxako 2 kide atxilo eraman ditu frantses poliziak. Martxak aurrera darrai baina esan beharra dago giroa urduria dela, izan ere, beste eraso bat jasateko kezka eta ezinegona nabaria baita.

Ibilaldiaren hasieratik, Estatu frantseseko hainbat herritatik igaro da martxa eta toki ezberdinetan turkiar talde faxisten presentzia gero eta nabariagoa izan da, une oro internazionalistak zirikatzen eta probokatzen aritu direlarik. Horregatik, inoiz baino adiago egon behar dugula uste dugu Martxare eta honen parte hartzaileen aurkako balizko eraso baten aurrean erne egon gaitezen.

Era berean, Martxa etengabe boikotatzen saiatu diren talde faxista turkiarren presentzia salatu nahi dugu, betiere euren helburua herri kurduarekin elkartasuna adierazten duten solidarioak kikiltzea eta mehatxatzea izan baita. Zentzu honetan, frantziar poliziaren jarrera permisibo eta pasiboa salatu beharrean gaude, izan ere, ez baitie faxistei Martxara hurbiltzea eragotzi inongo momentutan. Horregatik, 2013an Parisen erahildako 3 emakume kurduen auzian egin bezala, herri kurduaren  eta honen zilegizko borrokaren aurkako erasoen aurrean Estatu frantziarraren jarrera kolaboratzailea salatu behar dugu beste behin ere.

Gaur bertan atxilotutako bi kideen berehala aska ditzaten exijitzen dugu eta gogorarazi Martxa Luze hau igandean Kurdistango herriaren borrokaren eta Öçalanen askatasunaren alde burutuko den manifestazio jendetsuarekin amaituko dela.

Bukatzeko, Martxaren parte diren talde internazionalistei gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu eta norbanako gisa gure babesa martxa osatzen duten militante internazionalista guztiei. Aurrera!

Kurdistan askatu!
Biji Kurdistan!

KURDISTANEKIN ELKARTASUN EKIMENA

 


 

La Marcha Larga europea por la LIBERTAD DE ÖÇALAN Y ESTATUTO POLÍTICO PARA KURDISTAN, formada por 80 internacionalistas de diferentes países, en la cual participan 6 compañeras y compañeros de Euskal Herria, comenzó el pasado 1 de febrero y se desarrollaba con total normalidad, según lo programado hasta hace unas horas.

En la noche de ayer, un grupo de turcos fascistas se presentó en el lugar donde pernoctaban con banderas turcas y actitud agresiva con insultos y amenazas. Hoy han conseguido parar la Marcha durante unas horas y dos componentes de la misma han sido detenidos. La marcha continúa pero con inquietud ya que corren el riesgo de sufrir más agresiones.

Desde que comenzó esta actividad, por diferentes ciudades francesas han ido apareciendo grupos fascistas provocando y amenazando a las y los internacionalistas. Por ello creemos que hay que estar más atentas que nunca ante una posible acción contra la Marcha y sus integrantes.

Asímismo, queremos denunciar tanto la presencia de estos grupos turcos fascistas que no han cesado en sus intentos por boicotear la Marcha tratando de intimidar, agredir y amenazar a las solidarias con el pueblo kurdo. Esto ha sido posible gracias a la permisiva y pasiva actitud de la policía francesa, ya que en ningún momento han impedido que los fascistas se acerquen a la Marcha. Por ello es imprescindible como ya hicimos con el asesinato de las 3 mujeres kurdas asesinadas en Paris en el año 2013, denunciar una vez más la actitud colaboradora del Estado francés ante las agresiones contra el pueblo kurdo y su lucha legítima.

Exigimos también la inmediata puesta en libertad de las dos personas detenidas y recordar que esta Marcha finalizará junto a otras tantas emprendidas días atrás, en una multitudinaria manifestación a favor de la causa justa del Pueblo kurdo y la libertad de Öçalan.

Para finalizar queremos enviar nuestra total solidaridad a los grupos internacionalistas que forman parte de la Marcha, así como en lo individual a las personas que la conforman.

Kurdistan askatu!
Biji Kurdistan!

KURDISTANEKIN ELKARTASUN EKIMENA