Errepresio politikoa hizpide Pariseko EHLko kideek Turkiako eta Kurdistango lagunekin Humanitatearen festan

Larunbat honetan, abenduaren 16an, Turkian gertatzen den errepresio politikoaren inguruko mahaingurua egon da eta bertan parte hartu du Komiteak, Euskal Herriak pairatzen duen errepresioaren testigantza emateko. Turkiako kazetarien sindikatu Nazionaleko kide den Dominique Pradalié, HDPko diputatua den Tugba Hezerrekin partekatu dute tartea.

[[{"fid":"49","view_mode":"default","fields":{"format":"default","alignment":"left","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"link_text":null,"type":"media","field_deltas":{"1":{"format":"default","alignment":"left","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false}},"attributes":{"height":458,"width":400,"class":"media-element file-default media-wysiwyg-align-left","data-delta":"1"}}]]

Turkiatik etorritako lagunak estatu honek erabiltzen duen biolentziaren inguruan mintzatu ziren, bai adierazpen askatasunaren aurka (gaur egun 170 kazetari baino gehiago dira Turkian preso daudenak eta ehundaka komunikabide itxiarazi dituzte), bai herri kurduaren aurka, bereziki preso politikoen egoeran zentratuta.

Turkian ematen den errepresio bortitz hau euskaldunei ezaguna zaiela azaldu dute Euskal Herriarekiko Elkartasun Komiteko lagunek. Estatu espainolak militante euskaldunen aurka darabilen errepresioa gogora ekarri dute, eta nola kazetariak, abokatuak eta abar jomugan dauden. Toturaren erabileraz ere mintzatu dira. Azkenik, preso politikoen dispertsioa eta haien kontrako neurri zorrotzak kontatu dituzte, azpimarratuz frantziar estatuak guzti honetan daukan paper aktiboa,  preso dituen 78 militanteei baldintzapeko askatasuna ukatuz esaterako.

Bertaratutakoek gogora ekarri dute Georges Ibrahimen egoera baita ere, Frantzian preso dagoen munduko preso politiko zaharrenetariko bat. 1984an atxilotua izan zen Parisen eta froga zuzenik gabe militar amerikar baten eta diplomatiko israeldar baten hilketagatik zigortu zuten. 1999tik askatasuna berreskura lezake, baina baldintzapeko askatasuna ukatzen zaio behin eta berriz.  
Esperientzia-elkartruke honen ondorio gisa Estatu-nazioek darabiltzaten errepresio mekanismoen antzekotasuna ondorioztatu dute parte-hartzaileek, eta nola askotan “terrorismo” hitza erabiltzen den errepresio gogorrak justifikatzeko. Honen adibide garbitzat jarri dute Altsasuko gazteen kontrako muntaia poliziala.

Frantziar estatuan errepresioa gorantz doala azpimarratu dute mahainguruan, gobernuaren politikei aurka egiten dietenen kontra eta auzo popularren ordena-soziala mantentzeko helburuarekin. Macronen gobernuaren ordonantzen aurkako mugimendu berri bat sortzen ari den honetan, borrokan dauden herrietatik asko ikasi daitekeela ondorioztatu dute.