HEMEN DA "BIZI ELKARTASUN INTERNAZIONALISTA" JARDUNALDIETAKO EGITARAUA!

Datorren ekainaren 11, 12 eta 13an Hernanin egingo ditugun "Bizi Elkartasun Internazionalista" jardunaldietako egitaraua prest dugu. Hernaniko hainbat txoko internazionalismoz janztera goaz, zatozte!

(informazio osoa kartelaren azpian)

 

 

EKAINAK 11 | 16:30 - 18:00 -- Euskal internazionalismoa: Bidea luze, pausoa labur (eus)
 
Euskal internazionalismoaren historia zein Askapenaren sorrera eta 3 hamarkada luzez izandako ibilbidea aztertuko ditugu. Erakunde honen internazionalismoaren zutabeak deskribatuko ditugu, baita euskal internazionalismoan egon diren eta dauden zenbait erronka ere.
 
Tailerra Askapenaren esku.
 
 
EKAINAK 11 | 18:30 - 20:00 -- Herramientas para un mundo internacionalista (cas)
 
Azterketa historiko batetik, inperialismoaren garapena berrikusi nahi dugu, kapitalismoaren fase goren gisa; herrien eta haien langile-klaseen aurkako eraso- eta menderatze-politika. Era berean, herriek eraso horien aurka egiten duten borrokari balioa eman nahi diogu, eta, horien barruan, elkartasun internazionalistaren funtsezko rola, langile-klasearen kontzientzia argi batetik abiatuta, borrokarako eta herri-erresistentziarako tresna gisa.
 
Parte hartzailea: Guillermo Paniagua, ekintzaile internazionalista
 
 
EKAINAK 12 | 10:00 – 11:30 -- Panafrikanismotik langileon Europara (en eta eus)
 
Nazioarteko harremanen ikuspegi herrikoi batetik, integrazioko bi esperientzia zehatzetan sakondu nahi dugu: alde batetik, Pan-Africanism Today-ren proposamenean artikulatutako herri mugimendu, sindikatu eta alderdi iraultzaile eta dekoloniaren integrazio panafrikarra, beste aldetik, integrazio neoliberalaren proposamenaren aurkakoa, bankuen eta multinazionalen interesetan oinarritua eta Europar Batasunean gorpuztua.
 
Parte hartzaileak: Panafricanism Today eta Askapenako kideak
 
 
EKAINAK 12 | 12:00 – 13:30 -- Elkartasun internazionalista auzitan (cas eta eus)
 
Elkartasun internazionalista ulertzeko dugun moduari buruz hausnartu nahi dugu, nazioarteko beste ekintza mota asistentzialista eta erreformistetatik bereizten den horretan zentratuz; adibidez, "garapenerako laguntza", "garapenerako lankidetza" edo "elkartasun politikoa", askotan internazionalismoarekin nahasten direnak.
 
Parte hartzaileak: Askapenako kideak
 
 
EKAINAK 12 | 16:30 – 18:00 -- Kooperazioaren aztarna munduan: esperientzia zehatzak (cas, en eta eus)
 
Nazioarteko hainbat borrokatan parte hartzen dutenak gonbidatu nahi ditugu, internazionalismoari buruz hausnartzeko eta lankidetzaren dinamikek eta bestelako elkartasun-modu asistentzialista eta erreformistek beren borroketan duten eraginari buruz hausnartzeko, instituzionaltasun liberal kapitalistaren bideen barruan.
 
Parte hartzaileak: Garazi Hach Embarek (Sahararen aldeko ekintzailea), Rene Behoteguy (militante boliviarra) eta Greziako KOE antolakundeko kide bat
 
 
EKAINAK 12 | 18:30- 20:00 -- Gora herri boterea! (eus)
 
Internazionalismoak beste herrietako Herri Botere esperientziak ezagutzeko aukera eskaintzen digu, eta aldi berean, gurean bertan aurki ditzakegunak arreta gehiagorekin aztertzea. Zein herri botere esperientzai ditugu Euskal Herrian? Zer ikas genezake hauetatik? Zein esperientzia behar ditugu gurera ekarri? Zeintzuk konpartitu beste herriekin? Honetaz eta gehiagoz arituko gara Euskal Herriko borroka ezberdinetako kideekin terraza tertulia txikian.
 
 
EKAINAK 13 | 09:00 - 11:30 -- Okupatu, eutsi eta ekoitzi (eus)
 
MST, Brasileko Lurrik Gabeko Langileen Mugimenduak garatzen duen lurren okupazioa, Herri Botere borroka izugarria dela ezin uka. Esperientzia hau gurera ekartzeko, irteera txiki bat egingo dugu eta, okupazioa naiz honen ostean eraikitzen den mundua irudikatzen saiatuko gara, eta irakaspen kolektiboak aterateko.
 
 
EKAINAK 13 | 12:00 – 13:30 -- Sin Cuba, nada sería igual (cas)
 
Munduko gainontzeko herriei egin diezaiekegun ekarpenik handiena gure herria bera askatzea dela aintzat hartuta, abiatu gaitezen bada munduko askapen prozesu askorentzako itsasargi izan den herri batetik: Kuba. Emakume eta gizon haiek egindako iraultzari esker Kuba askatu eta horrekin batera elkartasun internazionalistaz zipriztindu ditu hamaika herri eta hamaika borroka, COVID19 izurritearen aurkako kudeaketa izan delarik azken adibidea.
 

Parte hartzaileak: Milagros Acea (Cuba), Souradjou Ali (Benin) eta José Manzaneda (Euskal Herria) Euskadi-Cubako kideak.