Elkartasuna Euskadi-Cubari
Asko dira, hainbat urtez, Kubaren aurka egindako blokeo saiakerak. Azken urteotan, hain zuzen ere, askotarikoak izan dira Kubako herriak jasan behar izan dituen erasoak, pandemia betean ezarritako zigorrak, kasu. Uda honetan, komunikabide hegemonikoak gobernuaren aurkako mobilizazioak erakusten saiatu dira, Miami eta Estatu Batuen diruz hornitutako kubatar sektore baten eskutik. Ondo dakigu, ordea, komunikabideetan saltzen duten egoera ez datorrela bat Kubako benetako errealitatearekin; hau da, komunikabide hegemonikoek potentzia inperialisten interesei erantzuten dietela. Dena den, CubainformaciĆ³n gisako komunikabideei esker, Kubako errealitatea hobeto ezagutzeko aukera daukagu; saltzen zaigunetik aldentzeko aukera ematen digute. Baina, noski, horrek kontrairaultzaileei molestatu egiten die.
Azken egunotan, saiakera argiak ikusi ditugu Cubainformacion komunikabideak eta Euskadi-Cuba eragileak egiten duten lanari oztopoak jartzeko: El Correo moduko egunkarietako albiste faltsuak, salaketak kideen aurka... Eragile honen aurkako erasoak Madrileko talde faxista batek hauspotu ditu eta Euskadi Kubaren eta bertako kide den Jose Manzanedaren aurka prozesu judiziala abiatu dute.
Askapenatik gure babes oso helarazi nahi diegu bai Euskadi-Cubari, bai Jose Manzanedari; haien lana guztiz beharrezkoa dugulako Euskal Herritik elkartasuna bidali eta borroka internazionalista egin ahal izateko.
Gora Kubako iraultza!
Hamaika herri, borroka bakarra!
Askapena, 2021eko urriaren 13an.