Munduko jendarte foroa hasi da!!!

Ehun mila parte hartzaile baino gehiago mundu osoko 6.000 mugimendu, sindikatuak, jatorrizko herrien mugimenduak, estaturik gabeko nazioak... programa osatzen duten 2.500 ekimenetan elkartuko dira guztiak, amazonia brasildarreko Belem hirian beste mundu posiblearen proiektuan aurrera egin asmoz.

argazki galeria

herrien eskubide kolektiboen espazioaren webgunea

karparen programa

 

 

 

Aldaketa klimatikoa, krisi finantzieroa... aurtengoak gai nagusitzat pan amazoniako jatorrizko herrien problematika izango du munduko jendarte foroak, eta abiada gaur arratsaldeko 15etan abiatuko den manifestaldi jendetsuan izango du. Baina aurtengo edizioak badu euskal herritik bereziki baloratzen dugun berritasun bat: herrien eskubide kolektiboen karpak  bere programa 29an hasiko badu ere gaurdanik irekia egongo da mundu osoko 40 nazio ukatuen testigantza eta haien borrokaren aldarria forora ekartzeko. Besteak beste Por el derecho de autodeterminacion de los pueblos lemapean bloke propioa eramango dugu manifestaldi zentralean.

Lehen protagonista esan bezala jatorrizko herriak izango dira. Foroaren prozeduran, jatorrizko herrien auzia integratzea lehentasun bezala definizitu zen kontseilu internazionalean, eta esan daiteke betetako helburua dela Belemgo kaleetan nahasten diren usadio, kolore eta jatorri ezberdineko herriei begiratzen badiegu. Biharkoa esklusiboki haien eguna izango da, Pan amazoniako eguna hain zuzen ere eta ekitaldi andana dira ospatzekoak.

Herriak aske saretik, pozik ikusten dugu foroaren hasiera. Malmöko esperientziaren ostean badirudi oraingoan foroak, bere baitan biltzen duen mugimenduen multzo ikaragarri honi justizia egingo diola. Foroak berak sortu ahal dituen dinamiken inguruan eztabaidak egon badira eta egongo badira ere, nabari da Brasilen badakitela foroaren egitura ulertzen eta behar bezalako bozgorailua ematen bertan izango diren mugimenduei. Herriok ere, subirautzaren aldeko borrokan gauden herriok ere, gure bozgorailua izango dugularik. Besteak beste Herrien eskubide kolektiboen karparen aforoa mila pertsonara zabaldu dugu, espazioak sortu duen ikusmirari behar bezala erantzun asmoz