Inoiz baino ekimen gehiago EHrekin Elkartasun Astean

Otsailaren 6tik 15era EHrekin elkartasun astea ospatuko dute munduko hainbat bazterretan. "Euskal Herriaren Lagunak" taldeak dira bultzatzaileak eta aurten aukeratu duten leloa da "Euskal Herria ez doa bakarrik demokrazia eta autedeterminaziorantz".

 

Izan ere, mezu horixe helarazi nahi diote euskal jendarteari, zabaldu duten komunikatuan Euskal Herriaren aldeko elkartasunaren laburpen bat egiten dute Burgosko prozesuan izandakoa, Txiki eta Otaegi hil zituztenekoa, Lemoiz zentra nuklearraren kontrakoa, Montevideoan 94an izandako mobilizazioak (Roberto Facal eta Fernando Morroni hil zituztenekoak)... Komunikatua gaztelaniaz, frantsesez, italieraz eta ingelesez.

Bada gaur egun etorkizunean laino beltzak badira ere Euskal Herria ez doa bakarrik autodeterminazioa eta demokraziarantz.

Iaz 20tik gora ekimen izan ziren eta aurten ekimen gehiago eta herri gehiagotan aurkitu ditugu Euskal Herriaren Lagunak, guztira 35 herritan egingo dira hitzaldiak, elkartaratzeak, bideo-forumak, erakusketak...:

Horrez gain, Europako hainbat futbol estadiotan banderak eta pankartak aterako dira eta horri eranztunez Athletic-eko "Herri Norte" taldeak elkartaratzea egingo du San Mames-en Otsailaren 15ean partida hasi baino ordu erdi lehenago.

Beharago ekimenak izango diren herriak eta atxikiturik zehaztapen guztien programa:

Eslobenia: Lubiana-n.

Italia: Udine, Bergamo, Friuli, Brescia, Torino, Milano, Bologna, Firenze, Erroma eta Livorno-n.

Portugal: Lisboa eta Setubal-en.

Alemania: Duisburg/ Düsseldorf, Bremen, Hannover, Berlin, Postdam eta Berlin-en.

Irlanda: Dublin, Belfast, Derry eta Cork-en

Països Catalans: Granollers eta Bartzelona-n.

Estatu Frantsesa: Paris eta Lille-n.

Suedia: Estokolmo-n, Uppsala eta Malmö-n.

Eskozia: Glasgow-n.

Kanariak Irlak: Las Palmas-en.

Gaztela: Valladolid eta Madril-en.

Ingalaterra: London-en.

Mexiko: México D.F.-n.

Venezuela: Caracas.