Berlin antifak Euskal herriak bizi duen egoera antidemokratikoa salatu du

berlin antifaIturria: kamaradak.org

Berlin Antifa sareko kideek euskal herriak bizi duen egoera antidemokratikoa eta apartheid-a salatu duen ohar baten bidez. Euskal Herriko ezker antikapitalistari elkartasuna eman dio eta bizi den “salbuespen egoera” eta errepresioa salatu dute.

 

Berlin Antifaren oharra:

Elkartasuna Euskal Herriko ezker antikapitalistarekin

Atsekabez jakin izan dugu ezker antikapitalistak ezin izan duela

2009eko martxoak 1eko eusko jaurlaritzarako hauteskundeetan parte hartu. Estatu espainiarrak D3M eta Askatasunarek zerrendak deuseztatu ditu. Argi daukagu hau estatu espainiarrak euskal ezker iraultzailearen aurkako “demokraziaren salbuespen egoera” deritzon honetan pausu erabakigarria izan dela.
Hau gutxi balitz, hain justu hau armada frankistak alemaniako gobernu naziaren laguntzarekin estatu espainiarreko gobernu demokratikoa suntsitu zuenean jazo da. Bartzelona 1939ko urtarrilean garaitu zuten eta urte bereko martxoan Frankoren gudarosteak Madril hartu zuen.
Alemaniako indar armatuaren “Legion Condor”-ek Gernika birrindu zuen 1937an.
Guk kontaktu internazionalistak dauzkagu Euskal Herriko ezkerrarekin, batez ere gazte mugimenduarekin. Batera borrokatu genuen Genovan (2001ean) G7aren kontrako borrokan bai Europar Batasunaren gailurraren kontra 2004ean Salonikan. Eta batez ere Alemanian, Rostock eta Heiligendamm-en, 2007ko udako G8aren elkarretaratze mundialaren aurka gogor ekin genion elkarrekin.
Alemaniatik agur bero bat eta kemena bidali nahi dizuegu datozen garaietarako. Zuekin gaude Euskal Herriak estatu espainiar eta frantsesarekin duen gatazkaren konponbide politikoarekin. Askatasuna orain euskal preso politikoentzat!
Nazioarteko elkartasuna!