Sardiniako ezker independentismoa eta G8
Submitted by admin on Or, 2009/04/10 - 16:29
Sardiñiako Amanca mugimendu independentistako bi kide izan dira Euskal Herrian, eta pasa den irratsaioan, Halabediko estudioetan izan ziren, adesalambrar irratsaio internazionalistan. 2006an jasandako atxiloketak, egoera politikoa, ezkerraren egoera eta G8-rako egiten ari diren prestaketa lanen berri eman ziguten, Mauritzio eta Liebak A manca mugimenduko bi militanteek. Gogoratu Uztailean hasieran G8-a Magdalena, Sardiñia iparraldeko irlatxo batean izango dela aurten, eta brigada bereziak osatu dira bertara joateko, informazio gehiago nahi baduzue info@askapena.eus-era idatzi edo Askapenaren egoitzetara joan besterik ez duzue. Honetaz gain, elkarrizketa entzun nahi baduzue, bertan daukazue, italieraz egin bagenuen ere, euskarara itzulia.