Amazonian jatorrizko herritarren aurkako genozidioa

Alan Garcíaren gobernuak Peruko Amazonia odol gorriz estali du eta estaltzen diardu. 63 miloi hektarea daude Peruko Amazonian, baina haiek egur ustiaketarako edo petrolioa ateratzeko 2007ko abenduan, Alan Garciak kongresuan zenbait lege onartu behar izan zituen. Honen aurrean, jatorrizko herritarrak mugitzen hasi ziren, basoa euren bizitokia izateaz gain euren ogibidea delako,  batez ere 2008ko iraila eta abuztuan, eta geroztik beste hainbat ingurutako herriak ere bat egin dute protestetan. Horrela, maiatzaren 9an Peruko bost erregioetan emergentzi egoera ezarri zuen Alan Garcíak.  Ekainaren 5ean DIONES (Operazio berezietarako polizia) guztiz armatua eta militarrekin batera, burutzen ari ziren protesten aurka hasten da, 20-50 jatorrizko herritar erahilez eta 4-7 polizik ere bizia galduz. FERIAAMeko  ( Federacion regional Indigena Awajun del Alto Mayo) kideek dagoeneko 70 hildako daudela salatu zuten, eta honetaz gain,  hospitaletatik jatorrizko herritarrak bahitzen ari direla , gorpuak erretzen, hildakoen kopurua ixilarazte aldera. Bagua herri osoa setiaturik dago egun eta herritarren aurka tiroka ari dira. Lurra eta basoa bertakoena, zapalketa arrazistari EZ, gora jatorrizko herrien borroka.

genozidioaren argazkiak

 

Errorea | Askapena

Errorea

Webguneak espero ez zuen errorea aurkitu du. Mesedez frogatu berriro geroago.

Errore mezua

  • Notice: Use of undefined constant DRUPAL_MAXIMUM_TEMP_FILE_AGE - assumed 'DRUPAL_MAXIMUM_TEMP_FILE_AGE' system_cron()-en (/home/askapenaee/www/modules/system/system.module-ren 3069-garren lerroan).
  • Warning: Cannot modify header information - headers already sent by (output started at /home/askapenaee/www/includes/common.inc:2777) drupal_send_headers()-en (/home/askapenaee/www/includes/bootstrap.inc-ren 1486-garren lerroan).
  • Error: Call to undefined function system_get_files_database() system_rebuild_module_data()-en (/home/askapenaee/www/modules/system/system.module-ren 2470-garren lerroan).