Kuba: I kronika

instituto cubano de amistad con los pueblosAbuztuaren 11ean hasten dugu brigada. Lehenengo kontatktua UJC (Unión de Jovenes Comunistas) gazte erakundearekin izan genuen. Eurek, kubako egoera orokorra azaldu ziguten, eta guk EHkoa. Emakumea, hezkuntza, langileria, osasuna etab. izan ziren besteak beste jorratutako gaiak. Partido Comunista Frantseseko lau neskakin ere egon ginez, elkarrizketa labur bat konpartitu genuelarik.

12an, gazte egun internazionala izanik, UJCk antolatutako ekintzetan parte hartu genuen. Tarte batean Instituto Cubano de Amistad con los Pueblos erakindearekin bildu ginen. Hauen kezka nagusia, Kubarekiko desinformazioa da eta hori argitzea jotzen dute brigaden helburu nagusitzat. Gauean, Fidelen 83 urteak ospatu genituen kubatarrekin batera.


14ean, osasun eta kultur arloan mugitu ginen. Informazio trukaketa gehien izan dugun eguna. Goizean, osasun zentro bateko txoko guztiak ikusi genituen. Zerikusirik ez gure osoasun sistemarekin, dohakoa, arreta mugagabea, pertsonal asko, baliabide naturalen erabilera, ... gai askotan askoz aurrerakoiagoak direla ikusi genuen, nahiz eta baliabide urritasuna izan. Arratsaldean, Instruktores del Arte deritzonekin egon ginen kultur etxe batean. Hauen ardura, kultura (musika, antzerkia, dantza, margoa...) gazterian zabaltzea da. Guk, gaztetxeen filosofiarekin parekatu genuen, gazteen gaia elkar trukatuz. Eurek, salsa dantzatzen erakutsi ziguten, eta guk euskal dantzak, elkarrekin abesten ere aritu ginen.

Gaur 16, granjitara goaz, aste betez lurra lantzeko asmotan. Bertan bizitakoa hurrengo kronikan kontatuko dugu. Orain autobusa zai dugu eta agurtu beharrean gaude, ostantzean haserreak izango ditugu.