Bartolina Sisa emakume nekazarien elkartearekin
Submitted by admin on Ig, 2009/08/23 - 12:08
XVIII.mendean espainolen aurka borrokatu zuen gudarieren izenpean antolatzen dira Boliviano emakumeen erakunde nagusiena: Confederación Nacional de mujeres campesinas indígenas originarias de Bolivia Bartolina Sisa.
30 urte bete behar dituen gizarte mugimendu hau, MAS alderdia bultzatu duen Batasun Hitzarmeneko kidea da.
Beraien eskubide zibil eta politikoen defentsa eta gauzatzeari begira, beraien gaitasunak indartu eta garapen sozial, politiko eta kulturala sustatzea dute helburu. Horretarako, beraien baloreetan eta “Buen Vivir”-en printzipioetatik abiatzen dira beraien identitatea errespetatuz eta ekitatea sustatuz.
Brigadan zehar, emakume hauen ahotik, burutzen duten lana ezagutzeko aukera izan dugu. Hiru hamarkadatan zehar, emakume hauek, trebakuntza politikoa jaso eta herriz herri, komunitatez komunitate, emakumeak trebatzen dihardute, hauek ere beraien eskubide zibil eta politikoez jabetzeko eta prozesuaren baitan emakumeen protagonismoa indartzeko.
Ildo honetatik, urtarrilean onartu berri den Konstituzio politiko berriaren osaketa prozesuan emakumeen parte-hartzea bideratu zuten, horretarako, Boliviako zonalde ezberdinetako emakumeen ekarpenak jaso zituztelarik.
Parte-hartze aktibo horren ondorio izan dira emakumeen bizi baldintzetan onuragarriak izan diren aldaketa sozio-politikoak. Hala nola, Juana Azurduy bonoa, emakumea haurdun dagoenetik haurrak 2 urterarteko dirulaguntza; Juancito Pinto bonoa, umeen eskolaratzeari begirako dirulaguntza; ekitate instituzionalerako legea, emakumeek %30eko ordezkaritza izatetik, %50ekoa izatera pasatu baita.
Emakume hauek bidean izango dituzten oztopoez jabeturik, aldaketa prozesuaren baitan Bolivia parekide bat sortzeko prozesuan pausu tinkoak ematen ari dira. Brigada osatzen dugun lau emakumeon begiradatik barne kontraesan ugari bizi izan ditugu, baina, kosmobisio oso ezberdinetan hezi eta garatu arren, bide ezberdinetatik abiatu arren helmuga berdinerntz goazela sentitu dugu.
MUNDUKO HERRI GUZTIETATIK, GORA EMAKUMEON BORROKA!