Kokaleroak

ADEPCOCAKoka duela 5000 urtetatik mastikatzen den hostoa da, historian zehar inoiz osasun arazorik eman ez duena. Andeetako medikuntzak hainbat eta hainbat sendabelar eman dizkio mendebaldeko jendarteari historiaren luze eta zabalean.

   Sakratutzat duten landare hau, kultura eta erlijioaren elementu zentrala da, bere erabilera eskubide alienaezina delarik.

   Landare honen gaitasunak ikusita, AEBetako farmazia industriek banketxe-gizon batek zuzendutako komisio bat bidali zuten Bolivia eta Perura Koka hostoa aztertzera. Honek, Nazio Batuei koka deuseztatzeko gomendioa egin zien atzerapen mentala eragiten zuela argudiatuz, kasu bakarra salbu: Coca Cola. Antza denez, arrazoi arraroren batengatik kokaz egindako edari hura onuragarria zen.

   Azterketa honen ondorioz, 1961ean NBEk Kokaren deuseztapena onartu zuen dekretu bidez. Hala ere, herritarrek ez diote koka landatzeari eta erabiltzeari utzi, nahiz tea kokaren ekoizleak guztiz zapalduak izan diren AEB eta lekuko botere eskuindarren aldetik.

   Luis Garcia Mesaren gobernuan (1980-1981) esaterako, gobernuak kokare merkaturatzea monopolizatu asmoz, kontrolerako zentru batzuk sortu zituen. Narkotikoak izeneko poliziek baina, droga kontrolatzeaz haratago, koka hostoaren ekoizleak jipoitu, bortxatu eta beraien ondasunak kentzen zizkieten. Baina koka ekoizleak injustizi horien aurka altxatu ziren, Los Yungasen (La Paz) kasu, 1982ko urriaren 2an, kontrol zentro horiei su eman baitzieten eta narkotikoak Yungasetik kanporatu.

   Boliviara etorritako brigadistok, La Paz departamentuko ADEPCOCArekin (Asociación departamental de productores de Coca) egoteko aukera izan dugu.

   Hauek, batetik, jatorrizko herrientzat Kokak duen sinbologiaz hitz egin digute. Sakratutzat daukaten belar hau, historikoki herrien arteko errespetua eta enpatia sinbolo izan omen da, beraien errituetarako ere erabiltzen dutena. Bestetik, bizi eta lan baldintza gogorrei aurre egiteko eta sendabelar bezala erabiltzen dute.

   ADEPCOCAkoen lanari dagokionez, ekoizpenaz eta industrializazioaz arduratzen diren nekazari eta teknikarien proiektuak ezagutu ditugu.

   Ekoizpenari dagokionez, kokaren ekoizpen ekologikoa sustatzea dute helburu, kalitatea bultzatu eta lurra errespetatu asmoz.

   Industrializazioaren arloan aldiz, produktu ezberdinak sortzen ari dira: edari energetikoak, elikagaiak, higiene produktuak, jarabeak… Koka hostoa eta bertatik eratoritako ekoizpen ezberdinen irabaziak herritarren onurarako izatea du xede, eta ez urte luzeetan bezala kanpo enpresa handiak aberasteko.

   

Edozein bilera edo lagunarteko topaketetan egin ohi dute bezala, gurekin ere koka hostoa mastikatzea konpartitu dute. Koka hostoa droga ez dela zabaldu nahi dute mundura, eta geuk ere gauza bera berresten dugu Andeetan hain sakratua den hosto hau probatu eta gero.