Udalerri, langile, musikari, kirolari, irakasle, bertsolari... israeli boikot!!!

zestoa palestina"Hemen gaude Zestoan Palestina eta Euskal Herritako herritarrak: musikariak, bertsolariak, langileak, lagun solidarioak eta alkateak.

“Elkartasunez tour” izeneko ekimen honen bidez, gure bi herriak bata bestearengana hurbiltzen ari gara kultura, kirola eta musikaren bidez eta beste harri bat jarri dugu herrien etxea erakitzeko.

Hala ere, dena ez da pozkarioa, gaur hemen gure artean Basel Zayed eta bere musika taldea egon behar zen, baina Israelek ez dio ateratzen utzi. Basel-ek berak hitz batzuk idatzi ditu gaur hemen irakurriak izan daitezen eta Nabil Monsour bere herrikideak irakurriko ditu.

argazki galeria

Baselek dioen bezala munduan eta Euskal Herrian abiatutako boikot kanpaina da palestirrekin bidera dezakegun elkartasunik samurrena eta eraginkorrena. Eta berriro ere aldarrikatzen dugu:

  • Palestinar errefuxiatuen itzulera bermatzen ez den bitartean

  • Gaza eta Zjisjordaniako okupazio sionista bukatzen ez den bitartean

  • Israelen bizi diren palestinarrak beren arrazagatik baztertuak diren bitartean

    Euskal Herriko gizon eta emakumeok Israeli Boikota aldarrikatu eta egingo diogula.

Zorionez ikusten dugu nola munduan boikotaren garaipenak gero eta gehiago diren:

  • Veolia garraio entrepresak bertan behera uzti behar izan zuen “Apartheidaren trena”-ren eraikuntza, kontratuak galtzen hasi zelako: mila miloietako diru ibertsioa bertan behera utziaz.

  • Kirol arloan Turkian eta Suedian kirol partidak ez jokatu edo ateak ixirik jokatzera behartu dituzte.

  • Sudafrika edo Greziako portuietako langileek isrraeldar ontziak porturatu ez daitezen lortu dute.

  • Ingalaterra, Irlnda, Kanada edo Països Catanlansetan boikot akademikoa eta langile sindikatu nagusien inplikazioa lortu da.

  • Artista isrraeldarrek gero eta zailtasun handiagoak dituzte bere emaldiak normaltasun itxura batean emateko.

    Euskal Herrian ere apurka apurka urratsak ematen ari gara, gaur hemen gaude Arbizu eta Zestoako alkateak palestinar Bir Zeit eta Marda herriekin senidetuta gaudenok, bai eta beste hamarnaka euskal udalerri mozioen bidez Israeli Boikot adierazi diogunak.

Langilerian ere milaka langilek adierazi dio Israeli Boikota enpresa komiteetan hartutako ebazpenen bidez eta gogoan dugu orain dela 8 hilabete euskal sindikatu guztiak batu ziren Bilbon Palestina Askatu eta Israeli Boikot esateko manifestazioa. Egunotan ere ostegunean berriz bilduko dira euskal sindikatuetako ordezkariak Palestinatik etorritako sindikalistekin mahai-inguru bat egiteko Gasteizko kanpusean.

Azkenik elkartasunez manifestua dugu: batetik ikusten dugu gero eta ohikoagoa eta zabalagoa dela kultur zein kirol ordezkari sionisten aurrean salaketa egitea. Bi egun ez dira pasatu Tel Aviv-eko Maccabi Gasteizen izan zela eta han ikusi genuen nola hemengo eta Israelgo poliziek kontrol neurri ikaragarriak hartu zituzten, zer eta puxika eta pankarta batzuen atzetik ibilitzeko, herritarrak egurtu ere egurtu zituzten... lotsagarria! Azkenik gainera lagun batek gelditu zuen partida, doakiola gure babesa.

Tour hau izan dadila babes gehiago lortzeko bidea.

Azkenik, elkartasunez tour-ean herriz herri izango diren ekimenetan parte hartzera dei egiten ditugu herritarrak, eta batez ere, gaur 8, Azaroaren 7an Altsasun izango den internazionalista egunera joateko deia egiten dugu, bertan, Nabil Monsour eta DAM palestinar artistekin batera, Joseba Tapia, Eñaut Elorrieta, Xabier Silveira, Iñigo Izagirre, Porrotx, aizkolariak, trikitilariak, muralak, umeentzako jolasak eta goizetik gauerararteko egitarau xumea baina erreskoa izango da.

 

 

Basel Zayed-en mezua ingelesez eta euskaraz

"I would like to thank the Basques people who invited me to play my music here but unfortunately the difficulties we face as Palestinians who lives under the Israeli occupation could not let us join you today.

Israeli put many barriers between us and the world, they put difficulties on the Palestinians movement to force us to leave our homeland Palestine by any chance we got, Israel have 250 checkpoints inside the west bank and Gaza and these checkpoints make the life of the4 million Palestinians like hell.

Occupation can take all what we have but will not take our Voices and our freedom and right to live.

Your boycott is very important for us it makes the world see the real face of Israel..

We will work together to be with you next year and to raise the voice of freedom".

 

 

Eskerrak man nahi dizkiet ni musika jotzera gonbidatu nauten euskaldunei, baina isrraeldar okupazioaren azpian bizi garen palestinarrok aurre egin behar izaten diegun oztopoengatik ezin izan dugu zuekin bat egin gaur. Israelek traba asko jartzen ditu mundua eta gure artean, palestinar mugimendua trabez josten dute, edozeina ukera daukagunean gure sorterritik alde egin dezagun, Israelek 250 checkpoint dauzka Zjisjordania eta Gazan, eta checkpoint hauek 4 miloi palestinarren bizitza inpernu egiten dute. Okupazioak daukagun guztia kendu ahal digu, baina ez digu kenduko gure, ez gure asakatasuna ez gure bizitzeko eskubidea. Zuen boikota oso garranztitsua da munduari Israelgo benetako aurpegia erakusteko. Elkarrekin lan egingo dugu datorren urtean hor egon gaitezen, askatasunaren ahotsa ozen altxatu dezagun.