Iruñerrian internazionalismoa lantzeko bilera irekia
Iruñerriko Askapenaren oharra:
Oporrak eta brigadak bukatzear dira baina internazionalismoaren lanak jarraitu behar du eta indar gehiagoarekin, posible bada. Han daude Palestina, Venezuela, Kuba, jatorrizko herriak eta beste asko gure laguntza itxoiten eta Euskal Herriko errealitatea ezagutu nahian.
Hori dela eta, internazionalismoaren lana indartu nahi dugu Iruñerrian eta horretarako gonbidatzen dizuegu bilera batera datorren ostiralean, irailaren 10ean, arratsaldeko 19.30etan, Askapenaren egoitzan, Jarauta kalea 21, Iruñean.
Bilera honetan aztertuko ditugu Askapenaren asmoak 2010-2011 kurtsorako eta denon artean eztabaidatuko dugu zer egin dezakegun nazioarteko elkartasuna bultzatzeko Iruñerrian.
Zatoz euskal internazionalismoa indartzera!
Hamaika herri borroka bat.
HERRIOK INDEPENDENTZIA!