Paris eta Mexiko DF, bi afari, elkartasun bakarra.
Euskal Herriaren aldeko nazioarteko IV. elkartasun astearen baitan ospatu ziren bi hiri hauetan elkartasun afariak, Euska Herriaren Lagunak taldeen eskutik. Bertan solasean ibiltzeko aukera izan eta gure herriaren egoerari buruzko dokumental bana ikusi zuten.
Parisen 100 lagun baino gehiagok afaldu zuten elkarrekin Euskal Herriaren inguruan solasean aritzen ziren bitartean. "Itsasoaren Alaba" dokumentalarekin eman zioten hasiera gauari eta ondorengo gaien inguruan hausnarketak eta gogoetak eginez bukaera eman: Askatasuna Euskal Herriarentzat, torturaren salaketa, euskal preso politikoenganako elkartasuna, Jon Anzaren desagerpena, Lorentxa Gimonek egindako gose grebari babesa adierazi...
Korsikako talde batek jarri zion musika ekimenari, eta afal ostean Korsikako lagun batek Kaledonia Berriako beste batekin batera, Euskal Herriko askapena borrokari beren elkartasun osoa adierazi zioten.
Mexiko DFko euskal etxean ospatu zuten afarian 25 lagun elkartu ziren, Xavier Mina Euskal diasporak eta Euskal Herriaren Lagunak-ek antolatua. Euskal Herriaren inguruko solasaldiaz gain, Euskal memoria fundazioaren izen bereko dokumentala proiektatu zuten, eta honen inguruan ere hausnarketak amankomunean ipini zituzten.
Esan bezala, bi afari, bi elakrtasun ekimen, baina helburu bakarra, Euskal Herriari elkartasun keinua helaraztea. Gure herriaren borroka babestuz eta aurrera egiten jarraitzeko indarrak emanez, sozialismoaren bidean askatasuna lortu arte!
Milesker lagunok!