Eskozian ere Euskal Herriarekin bat

Euskal Herriarekin nazioarteko IV. elkartasun aste honetan izandako ekimenetan parte hartu dutenen artean aurkitzen dugu Eskozia.

Bertako 'Euskal Herriaren Lagunak' taldeak gure herriaren egoera ezagutarazi nahi izan dute berean eta horretarako eskuorriak banatzera ekin diote ( rugbyan 2.000; GLasgown 700 eta Edinburgon 700), Euskal Herrian ematen den eskubide sozial eta politikoen urraketa, jasandako errepresioa zein preso politikoen egoera zabalduz. Horietako bat 6 nazioen txapelketako Frantzia eta Eskoziaren arteko norgehiagokan burutu dute gure lagunek, non jarraitzaile askok bai ekimenari baita Euskal Herriari ere elkartasuna adierazi zioten.

Bestalde Edinburgon,Princes Streeten, elkartaratzea egin zuten 'Sozialismoaren bidean...askatasuna Euskal herriarentzat lelopean'

Herrien arteko elkartasunak eramango gaituelako garaipenera, herriok independentzia lortuko dugulako...

milesker Eskoziako lagunoi!