Asel Luzarragari elkarrizketa eta hitzaldi sorta!!!

asel luzarraga mapucheirratia.com-eko lagunek elkarrizketa egin zioten pasa den astelehenean Asel-i, hemen duzue elkarrizketa entzungai:

Edo klikatu hemen

Bestalde Asel Askatu plataformaren bidez hitzaldi sorta bat ari da egiten Euskal Herrian, batetik Aslen kasua plazatazea da helburua, bai eta maputxe herriaren egoeraren berri ematea (azken batean Aselek herri horrekin egiten duen elkartasun lanagatik izan da auzipetua).

Irudian duzue Bermion asteburuan egin zen hitzaldia non
Edorta Jimenez (Euskal idazlea eta PEN klubeko kidea), Dabis Martinez (Hack.ing Badakigu informatika elkarteko kidea), Joseba Martos (Hack.ing Badakigu informatika elkarteko kidea) eta Asierrek (Askapenako brigadista) esku hartu zuten.

Ondorengo egunetan Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Gernikan, Billabona, Arrasate edo Tolosan egitea aurreikusita dago eta hurrengo ostegunean berriz Bilboko plaza biibilean elkarataratzea deituta dago iluntzeko 20:00etan.
Hitzaldietako formatoa hauxe da:

  • Maputxeen egoera gaur egun eta Txileren gobernutik pairatzen duten egoera.
  • Aselek duen loturea maputxe herriarekin.
  • Aselek jasatzen duen egoeraren jatorria.
  • Egungo Aselen egoera eta Txileko gobernuaren jokabidea.
  • Etorkizuneko erronkak eta asmoak.