ETA, FARC eta ordenadore magikoak II

gaur8, Unai Vazquez.

Berriro ere pelikula berdinarekin atera dira, Raul Reyesen ordenadorea dela eta, "munduko askatzaileek" "munduko terrorista" guztien maltzurkerietarako ustezko sareak  harrapatu eta desegin dituzte. Aurrekoetan genero belikoa izan da, orain epaiketen zine erara pasatu dira, Eloy Velasco protagonista izanda “askatzailearen paperean”.

Pelikula bat, “ekoiztutako” herriaren arabera, bertsio ezberdinekin kontatu dutena: Venezuela, Ecuador, Nicaragua, Uruguay, Maputxe Herria, Libano...  herri guzti hauen mugimenduak kriminalizatu dituzte gidoi berdinarekin.Eta nola ez, Euskal Herria zerrenda horretan agertu behar zen, eta orain dela 2 urte egindako pelikularekin nahikoa ez bazen, (ezker abertzaleko bi kide protagonistak izan ziren uztezko Raul Reyes batekin Ekuadorren (eta dinot ustezko, ez zelako Raul Reyes, baizik eta Carlos Casanueva Txiletarra, MCBko idazkari nagusia)), orain bigarren partearekin ateratzen dira, Venezuelan grabatua, non euskal deportatuak eta Chavez bera diren maltzurak eta Andres Pastrana eta Alvaro Uribe biktimak. Eta denok dakigu, bigarren parteak inoiz ez direla onak izan.

Baina pelikuletan biktima direnak errealitatean berdugoak dira, eta estatuen justizi sisteman terroristak direnak, herri tribunaletan askatzaileak dira.

Horrela sentitzen dute Kolonbiako desplazatuek, torturatuek, preso politiko eta sindikalek, desagertuen familiek, estatu paramilitarraren biktimek azken finean. Urtero bezala, gaurko, martxoak 6rako munduan zehar eta Euskal Herrian baita deialdiak egin dituztenak estatu terrorismoaren kontra eta Uribe beraren “politica de seguridad democratica” deritzon pelikularen kontra.

Eta hala adierazi du Chavezek baita, bere hitzetan: orain dela 300 urte, Entzutegi Errealak, Bolivar, Sucre eta San Martin terroristatzat sententziatuko lituzke, termino hori garai hartan existitu balitz.

Eta errealitatea da 300 urte pasa direla, Entzutegi errealetik frankismoko tribunal de orden publikotik pasata, gaur egungo entzutegi nazionaleraino, non askatzaileak, maitaleak, borrokalariak, ameslariak... terroristatzat epaitu dituzten.

 

intoxikazio mediatikoa ABCn