Bi hitzaldi Gasteizen: 'brigadak10' & 'Asel askatu!'

Datorren egunotan internazionalismoan murgiltzeko bi parada izango ditugu Gasteizen. Batetik hasi berria den aurtengo  Askapenaren brigadak10 kanpainaren aurkezpena, non brigadetan parte hartu nahi duzuenak edota ekimen hau gertutik ezagutzeko gogoa duzuenak aukera paregabea izango duzuen. Eta bestalde Asel Luzarraga, Txileko gobernuak bahitutako euskal idazlearen egoera gertutik ezagutu eta Maputxe herriaren gaineko informazioaz bustitzeko aukera 'Asel askatu' plataformako kide eta Askapenako kideen eskutik. Hemen dituzue zitak:

  • Hitzaldia: 'brigadak10: elkarlotuz': martxoaren 11n, osteguna, Gasteizko kanpuseko Gizarte Langintzako fakultatean eguerdiko 12:00etan.
  • Hitzaldia: 'Asel askatu! eta maputxe herria': martxoaren 14an, igandea, Hala Bedi tabernan iluntzeko 19:30etan.

hemen Aselen aldeko hitzaldiaren bideoa (Bermeo)

Animatu eta parte hartu!