Gernikan Palestinaren gaineko hitzaldian 250 ikasle

gernika institutuaAtzo  Gernika-Lumoko institutuan 250 ikasle batu ziren Palestinaren gaineko hitzaldian, Askapenak eman zuen, Ikasle Abertzaleak antolatuta, bertan Bermeon bizi den Anwuar palestinarrak hitz egin zuen bertako egoarari buruz, nondik, zelan, zergatik eta nortzuk diren gatazkaren erantzuleak azaldu zituen, bera jatorriz Gazakoa dela kontuan edukirik, ikasleek ere parte hartzeko aukera izan zuten honi galderak eginez.

Hauetako entzule batek Palestinari laguntzeko modurik egokiena zein den galdetu zion eta Anwuarrek BOIKOTAren gaia azpimarratu baitu, azken finean Palestinarrentzat munduan zehar egin daitekeen elkartasunik hoberena delako eta Askapena horretan lanean ari dela eta zorionez gero eta jendarte eragile gehiago ere bai, bere esanetan, hori dela eta beste alde batetik hitzaldiaren amaieran Manexek (Busturialdeko Askapena lan taldeko partaide Bermeotarra) ISRAEL BOIKOTA egitearen dinamikaren nondik norakoak, zergatia eta garrntzia azaldu du, egungo koiuntura kontuan hartuz MAYUMANAk Bilbon egingo duen ikuskizun sionistari boikota egitearen mezua zabalduz ere.
Busturialdeko Askapena