'Frantses eta Espainiar estatuen migratzaileen politikarik ez!' lelopean burutuko da Hendaia-Irun martxa larunbatean.
Martxoaren 21ean arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eguna da. Aldarrikapenarako eguna beraz, eta Euskal Herrian martxoak 20rako martxa bat antolatu dute Anitzak-eko lagunek. Eragile askok ere eman dugu gure atxikimendua eta Askapenatik gonbitea luzatzea nahi dizuegu.
Martxa arratsaldeko 17:30etan Hendaiako Barneratze Zentroan hasi eta Irungo Espainako polizia komisaldegian bukatuko da. Martxa honekin 3 gai salatu nahi dugu:
Barneratze Zentroa (Centre de Rétention): Pertsona migratzaileen eskubideen urraketaren paradigma. Barneratze eufemismoaren atzean benetazko Guantanamoak izkutatzen dira, pertsonei askatasuna kentzen zaiela inongo berme juridikorik gabe.
Muga: Muga hau inposaketa bat da eta Euskal Herrian bizi garen guztiok atzerritarr egiten gaitu
Irungo polizia espainolaren komisaldegia. Punto hau ere estrategikoa da estatuen politika murriztaileentzat eta, bertatik gauzatzen dira Europa Batasunetik kanpo etorritako migratzaileen kanporaketak.
Ibilbideaa kilometro eta erdikoa da eta jai giroan izanen da. Martxaren amaieran ekitaldia izango da Irunen.
Bestalde, martxoak 22an, astelehena, hiriburuetan izango dira kontzentrazioak beraz adi mobilizazioeri.
Irun-Hendaia martxara atxikitu garen eragileen zerrenda duzue jarraian: SOS RACISMO NAFARROA, LAB, HIRU, CIMADE PB, AGITTE CONTRA LE CHOMAGE, PAYS BASQUE, SORTZEN IKASBATUAZ, ASKAPENA, KAMARADAK, BILGUNE, FEMINISTA, BAI EHri, ELKARTZEN, ZUZEN, RED SOLIDARIA CONTRA LA POBREZA, EHBE, ESAIT,EHE, KIRA (COORDINADORA INMIGRANTES Y REFUGIADOS/AS ARABA), ASOC. COLECTIVO REFUGIADOS COLOMBIANOS BACHUÉ, ASOC, MUJERES POR LATINOAMÉRICA-AMALUR CHARRUA, ASOC CULTURAL ALTERNATIVA JUVENIL, ASOC. GINEANOS ATERKO, ASOC. COLOMBIA-EUSKADI,ASOC. DOMINICANA DIVA, PARAGUAYOS APAVI, ASOC. INMIGRANTES SAHARAUIS EN EUSKADI-EUSAH, MALEN ETXEA, ACLAI, JATORKIN, ANITZAK EKIMENA.