Aselen epaiketa atzeratu dute Txilen fiskalak eskatuta.

Asel Luzarraga, Txileko gobernuak bahitutako euskal idazlearen kasua zabalik dirau. Elkartasuna delitutzat ulertzen dutenek ezinegona areagotu nahi izan dute epaiketa atzeratuz. Jarraian ASKE! plataformak bidalitako informazioa duzue:

Berez apirilaren 6an zen epaitzekoa Asel Txileko justiziaren aldetik, baina fiskalak atzerapena eskatu duenez Apirilaren 29an izango dela suposatzen da, suposatzen da ze fiskalak nahi bezain beste eska dezake atzerapena eta ez dakigu oso ondo zer gerta daiteke bien bitartean. Halan eta guztiz ere ASKEL! plataformak aurrera darrai eta ekimen berriak egitea aurreikusten ditu Apirilerako, izan ere momentu berri honek dinamika eta beharrizan berriak eskatzen baititu.

Epaiketaren atzerapen hau orain arte egin eta ibili diren moduko bestelako trikimailu bat izan daitekela uler daiteke, izan ere, atxilotua izan den egunetik etengabeko gezur, oztopo, azpijoko edota axolagabekeriak ikusi izan ditugu atxiloketatik hasita eta fiskaleraino adibidez.

Lanean jarraituko dugu, beraz adi mobilizazioei!

Asel askatu, elkartasuna ez da delitua!