7000 preso palestinar gose greban daude.

Israelgo 10 espetxe eta 3 atxilotze zentrotan sakabanaturik aurkitzen diren 7.000 preso palestinarrek gose greba mugagabe bati ekin diote aste honetan. Ekintza honen helburua kartzelan jasaten duten egoera salatu eta Israelek oinarrizko eskubideak erespeta eta berma dirzatela lortzea da.

Presoen aldarrikapen nagusiak bost dira:

 

  1. Israelgo kartzeletako sarreretan zein kontrol guneetan palestinar presoen senideekiko jazarpen eta lotsarazteak bertan behera uztea.
  2. Gazako biztanle direnei espetxeetara bisitan joatea baimentzea, lau urteko debekua eta gero.
  3. Cisjordanian, Jerusalem ekialdean zein israelgo dokumentazioa duten ehundaka arabiarrei bisitetarako baimena ematea orain arte “segurtasun arrazoiak” argudiatuz ezinezko izan dutenak.
  4. Espetxean daudela, Al Yazira telebista-katea ikusteko eskubidea eta senideen liburuak jasotzeko baimena.
  5. Bigarren hezkuntzako ikasle presoek azterketak egiteko aukera eduki dezatela kartzelan.

Askapenak dei egiten die euskal herritarrei, palestinarrekiko elkartasun modurik eraginkorrena den eta 200 gizarte eragilek munduko herri eta herritarroi eskatzen diguten Israel Boikot kanpainarekin bat egin dezagula eta arloz arlo zabaldu dezagula.

Palestina askatu!

Israeli Boikota!