Euskal Herriari elkartasuna adierazi zioten larunbatean Madrilen, eskubide zibil eta politikoei buruzko ekimenean.

Gaztelako hiriburuko Carabanchel auzoan Izquierda Castellana, Iniciativa Comunista eta Ateneo Popular de Solidaridad entre los Pueblos antolatuta Madrilgo Euskal Etxeko dantzarien ikuskizunaren ondoren eskubide zibil eta politikoen gaineko hitzaldia egin zen. Hizlariak Madrilgo koordinadora antifaxistako kide bat, Salaketako Carlos Hernandez, Estatuko Torturaren Aurkako Koordinadorako koordinatzaile Jorge del Cura eta Askapenako Jon Etxebarria izan ziren. Estatuaren errepresioari buruz, tortura eta kartzela politikari buruz hitz egin zuten lehenengo hirurek eta amaieran Euskal Herriak pairatzen duen salbuespen egoeraren berri eman zuen Askapenako kideak. 90 lagunek bete zuten Carabanchel auzoko Casa del Barrio aretoa.
 

Gora elkartasun internazionalista!