EHLen gutunak euskal preso politikoentzat

Algortan ostiralero euskal preso politikoen etxeratzea eskatzeko egiten den kontzentrazioan izan ziren Euskal Herriaren Lagunak (EHL) elkarteko kideak. Bertan preso 1 gutun 1 kanpainaren baitan idatziziriko gutunak eman zizkieten Etxerat elkarteko kideei. Honetaz gain, EHLek euskal preso politikoei idatziriko gutun bat irakurri zuten, baita preso politiko batek, erantzun gisa, idatzirikoa ere. Amaieran solidario batzuk agertu ziren bengala batekin

 

 

 

 

 

 

Kontzentrazioko bideoak:

EHLak Euskal Herrian!

(abajo en castellano)

Aurtengoan Uribe Kostako parajeetan aurkitzen gara Askapenak eta Euskal Herriaren Lagunek bertako herritarren laguntzarekin batera antolatutako topaketetan. Askapenako kide zein Europako hainbat bazterretatik etorritako elkartasun komiteetako kideak Euskal Herriaren errealitatearen inguruan hitz egiteko eta Euskal Herriarekiko elkartasuna bultzatzeko, eztabaidatu eta lerro amankomunak adosteko helburuarekin batuko gara.

Horrez gain, eskualdeko borrokak ezagutu eta gainontzeko herrietan egindako borrokak elkarbanatzeko aukera paregabea emango digu asteburu honek. Horretarako, ekimen ezberdinak antolatu ditugu Algortan bertan:

Alde batetik, ostiralean, presoak etxeratzearen aldeko kontzentrazioan, kanpaina bati bukaera emango diogu; izan ere, apirilaren 17an, preso politikoen nazioarteko egunaren bueltan, EHLek kanpaina hasi zuten, eta orain, Algortan, presoei idatzitako kartak presoen senideei eskainiko dizkiete.

Bestalde, larunbat gauean EHLek egiten duten lana ezagutzeko aukera izango da Txiki ta Otaegi plazan, gaueko 21:00etatik aurrera. Horrez gain, bertako produktuekin egindako afari herrikoia izango dugu giro ederrarekin batera.

Beraz, Eskualdeko zein Euskal Herriko internazionalistoi prestatu diren ekimenetan parte hartzera dei egiten dizuegu.

 

Kimche Mapu aurrera! Preso Maputxeak kalera!

Aurreko ostiralean ekainaren 10ean Oiartzun-en gauzaturiko Marichiweu elkartasun jaialdiko irudiak dituzuen jarraian. Giro paregabean Kimche Mapu irratiaren (bideo sorpresa bidali ziguten) eta herri Maputxearen inguruan gehiago jakiteko aukera izan genuen eta eguna borobiltzeko irratirako generadorerako dirua ere bildu genuen. MARICHIWEU!!

ASKATASUN OIHUAK, Kimche Mapu irrati komunitarioa.

https://youtu.be/putixNpVUWQ


Ekainaren 10erako Kimche Mapu irratitik bideo bat bidaliko zigutela esan ziguten, baina ez genuen espero honelako dokumental ederra izango zenik!! Irratiaren egoera ezagutzeko Iban Gartzia (Kiki) euskal internazionalista eta Mireia Manquepillan irratiko lehendakaria dira azalpenak ematen dizkigutenak.

HAMAIKA HERRI BORROKA BAKARRA!!!

Kanpezu eta Palestina zubiak eraikitzen!

Hilabete oso bateko elkartasun ekimenen ostean amaiera eman diogu Kanpezun Palestina egunarekin. Huarrentzat kometa tailerrak izan dira lehenik eta dozenaka izan dira palestinarren ikur denak irudikatu eta hegan jarri dituzten egindako lanak.

Jarraian, eta "check point" batzuk tarteko, zanpantzarrak izan dira, duela 10 urte Zisjordanian egon bezala Kanpezuko kaleak gora eta behera astindu dituzte. 20:30etan ekitaldia izan da herriko plazan, "Palestina eta Kanpezu zubiak eraikitzen" lemapean. Ekitaldian, auzolanean,  egitarauan  parte hartu duten zenbait eragilek hartu dute hitza, hala nola Lamin Gorriak emakume taldeak emakume eta herri zapaldu bateko kide izatearen balioa azpimarratu dute. Ondoren Kanpezuko udaleko ordezkari batek hitz egin du eta onartu berri den BDZ mozioaren zabalpena egiteko baliatu du mikrofonoa. Bertso eskolako bertsoak lagun, amaiera  aldera, Tamer, Tolosan bizi den palestinarra izan dugu oholtzan, eskarrak emanez eta handik ekarritako oliba bana eskainiz etorri da. Bere hitzartzean duela 20 urtetatik hona Euskal Herrian palestinaren aldeko elkartasunak gora egin duela azpimarratu du. Kanpezuko dantzariek eman diote amaiera azkenik, Palestinar bandera bat eskutan, ikurrinaren dantza eta aurreskua eskaini diote hainbat hamarkada borrokan dirauden herri honi.

Eguzkia sartzearekin batera, bertako komunitate arabiarra lagun, bertako jaki eta tea dastatzeko aukera izan da eta kontzertuekin amaitu da eguna, Los Señora eta Mexicana Clandestinarekin, giro paregabean.

Gora Kanpezuko herria!

Gora Palestina askatauta!

Orriak