(...abajo en castellano...)
28 kolektibo, sindikatu eta alderdi politiko euskaldunek osatzen duten Venezuela Aurrera plataformak plazaratutako komunikatuta
Estatu espainiarra, Partido Popular, PSOE, eta Ciudadanos-ek gogotsu bermatu eta txalotu duten “Proyecto de Ley de Amnistía y Reconciliación Nacional” izena duen lege proiektua onartu du Venezuelako Asanblada Nazionaleko gehiengo opositoreak. Sostengu honen adibide garbia Mariano Rajoy berak El País-en lege horren alde idatzi duen artikulua.
Baina zer bultzatzen ari dira “demokrata” hauek Venezuelan? Amnistia lege honek ezarritako orden konstituzionala edo gobernua aldatzeko manisfestazioetan edo protestetan parte hartzeagatik egindako delituak amistiatuko ditu, zehazki 1999ko urtarrilak 1etik aurrera eta legea onartu harte, hau da, Hugo Chávez eta Nicolás Maduroren legislaturetan bakarrik egindako delituak.
Zer delitu barkatu ditu lege honek?
Adibidez, “garraio zerbitzuetan, sistema informatikoetan edota edozein zerbitzu publikoan eragindako hondamenak edo suntsipena”, “lehergailuen edo bonba su-eragileen fabrikazioa edo inportazioa”, “delituak egiteko adingabekoen erabilpena”, “suteak eragitea”, “legeen desobedientzia eta gorrotoa sustatzea”, “agintaritzaren aurka egitea” eta “droga-trafiko txikia” eta “iruzurra, maula eta lukurreria exebizitza eraikuntzetan” *barkatuko ditu lege honek.