Honduraseko estatu kolpea mintzagai izango dute Irunen datorren ekainaren 11ean

Datorren ekainaren 11ean Irungo Askapenaren eskutik, "Quien dijo miedo" dokumentalaren emanaldia eta ondoren hitzaldia antolatu dute Honduraseko golpeaz. 

Honduraseko estatu kolpetik 6 urte pasatu diren honetan, "Quien dijo miedo" dokumentala ikusi eta jarraian Rene Amador exiliatu politikoaren eskutik, 2009ko estatu kolpeaz eta honek utzitako ondorioez jardungo dute eta bertaratutako artea dauden galderei erantzuten ahaleginduko.

Hitzordua: Irungo Hazia Kultur Elkartean ekainaren 11an arratsaldeko 19:00tan.

AHT Gelditu Orain! Manifestazio nazionala, Donostian, Ekainak 13

Askapenak, Euskal Herriko hainbat mugimenduk, sindikatu eta erakunde sozialekin batera, “AHT GELDITU ORAIN! Xahuketa gehiago ez! Herritarrok erabaki!” goiburua duen manifestuarekin bat egin eta datorren ekainaren 13an Donostian burutuko den manifestazio nazionalean parte hartzera dei egin nahi diogu euskal jendarteari, bai eta AHTren oposizioarekin bat egiten duten mugimendu eta erakunde guztiei ere ekimen honekin bat egitera ere.  

AHT GELDITU ORAIN! MANIFESTUA Xahuketa gehiago ez! Herritarrok erabaki!

8 urte igaro dira Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko lanak hasi zirenetik. Ordutik hona mito bat erortzen ikusi dugu. Urte hauetan zehar agerian gelditu da AHT ez dela bideragarria eta ez dakarrela inongo onurarik gizartearentzako. Porrot egin du proiektu honek, milioiak xahutzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzela eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan.

Maiatzaren 30ean “Euskal Herria Arraundeguorl” egun internazionalista ospatuko dugu Zumaian

Pasa den urtean Arrankudiagan egin bezala, datorren maiatzaren 30ean Ernai gazte antolakundeak eta Askapena erakunde internazionalistak elkarlanean “Euskal Herria Arraundeguorl” egun internazionalista antolatu dugu Zumaian.

Hemen pasa den urteko Arraundeguorl egunaren kronika, bideo eta argazkiak

Euskal Herrian, internazionalismoa geure askapen borrokaren zutarrietako bat da. Milaka izan dira urteetan zehar herrien arteko elkartasuna sustatu eta inperialismoari aurre egin asmoz aurrera ateratako borrokak. Lan horri esker asko gara internazionalismoaren ziztada sentitu dugun gazteak, bai eta herrion arteko jon etorriko elkartasun politikoaren garrantzia barneratuta, gure herri eta borroketan praktikan jarri dugunak.

Egun borroka internazionalista eta Askapena erakundea espetxeratu eta ilegalizatu nahi duten honetan, “Euskal Herria Arraundeguorl” eguna antolatu eta borroka internazionalistaren garrantzia azpimarratu eta eta sakontzen jarraitzeko beharra aldarrikatu nahi dugu. Izan ere, herri gisa internazionalismoa behar dugu gure askapen prozesua aurrera eraman eta mantentzeko. Baina aldi berean, herri gisa askatzea lortu behar dugu, benetako politika internazionalista bat gauzatu ahal izateko. Hori izango baita munduko beste herriei egingo diegun ekarpenik onena.

Ejercito del Aire de las Fuerzas Armadas españolas entrenan en el poligono de tiro de las Bardenas

Dos aviones F-18 del Ala 12 durante las maniobras de la operación Sirio-

Una vez más, el Ejercito del Aire de las Fuerzas Armadas españolas hace uso del poligono de tiro de las Bardenas para ejercitar, con fuego real, sus aviones de combates y demás maquinaria de guerra. Estos ejercicios se realizan con el fin de preparar y optimizar las intervenciones que realiza el Estado español en el seno de la estrategia imperialista que impulsa la OTAN.

En este sentido, desde Askapena como abertzales e internacionalistas que somos, reiteramos una vez más nuestro mas rotundo rechazo a la presencia des las fuerzas de ocupación españolas en nuestro territorio y a la propia existencia de la estructura politico-militar de la OTAN. Una ocupacion militar rechazada por la inmensa mayoría de nuestro pueblo y una OTAN a la que Euskal Herria le dijo NO en el referendum del 86. En ese sentido hacemos llamamiento a participar en la la Marcha contra el polígono de tiro de las Bardenas el proximo 7 de junio.

Orriak