Askapenaren lehen brigada Gaztelako Herrira: Madril

Aragoi herria ezagutu eta gero, eta pena handiz hango jendea agurtu ondoren, brigadaren bigarren zatiari ekin zioten brigadako kideek, Gaztelako, eta bereziki Madrilgo, errealitatea ezagutzera. Zer ikusi eta iksi zuten jakin nahi? Jaraitu irakurtzen bada brigadistek bidali diguten kronika:

Abiapuntua Madrilgo Vallekas auzoa izan genuen. Yesca-ko eta Izca-ko kideen ongi etorri beroa jaso genuen. Haien eskutik, geure burua geografikoki kokatze aldera, Madrilgo ikuspegi panoramiko ikustera abiatu ginen auzoko parke ezagun batera. Orduantxe Madrilgo neurrigabetasunaz jabetu ginen: 6 miloi biztanle baino gehiagoko eremu metropolitanoa! Vallekaseko distrituak 400.000 biztanle inguru dituela jakin ostean berehala jabetu ginen hurrengo egunetan hiriaren barnean hiri, auzo eta errealitate anitzak aurkituko genituela.

Absolución de los 28 jóvenes vascos

Ondorengo komunikatuaren bitartez, epaiketa politikoen kontrako Madrileko plataformatik datorren astelehena, hilak 22, Euskal Herriko 28 gazteren kontra hastekoa den epaiketa politikoa gaitzetsi eta irailaren 21ean, igandea Tirso de Molina Plazan (Madrid) burutuko duten elkarretaratzean parte hartzeko deialdia luzatu dute.

 

Por los DERECHOS CIVILES Y POLÍTICOS en EUSKAL HERRIA ABSOLUCIÓN de los 28 jóvenes vascos

Desde la Plataforma LIBRE-Madrid contra los juicios políticos, queremos manifestar nuestra más firme repulsa hacia el nuevo macro-juicio que se desarrollará a partir del próximo 22 de septiembre en la Audiencia Nacional de Torrejón de Ardoz contra 28 jóvenes vascos.

Jose Luis Rebordinos zinemaldiko zuzendariaren deklarazioen aurrean Palestinarekiko elkartasun taldearen erantzuna

Pasa den irailaren 9an Palestinarekiko elkartasun taldeak Victoria Eugenian egindako agerraldian Donostiako Nazioarteko Zinemaldia Elkarteko partaideei eskaeta bi batzen zituen gutuna helarazi ziela jakinarazi zuen. (Gutuna osorik irakur dezakezu hemen, euskaraz eta gazteleraz)

1) Donostiako Zinemalditik israelgo filmak ken zitzatela eta

2) Donostiako Zinemaldiak nazioarteko BDS kanpainarekin bat egin zezala.

Gutunek erantzun idatzirik jaso ez badute ere, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eskakizunen gaineko hainbat deklarazio egin ditu azken asteetan hedabide ezberdinetan.

Deklarazio hauen aurrean, Palestinarekiko Elkartasuna Taldeak ondorengo erantzuna helarazi nahi dio Zinemaldiko zuzendariari (beherago gazteleraz, abajo en castellano):

Aragón, un pueblo que luita

Aragoiko herrixkak eta urtegien borroka atzera utzita, hiriburu handian sartu ziren brigadistak, Zaragozako egoera soziopolitikoa gertutik ezagutzera.

Hasierako momentutik sentitu zituzten aurrera daramatzaten borrokak, Aragoiko kulturaren altxorraren galeraren aurkako borroka, aragoieraren galeraren aurkakoa alegia. Aragoin hiru hizkuntza daude: aragoiera, katalana eta gaztelera. Gaztelerak ofizialtasuna daukan hizkuntza bakarra izanik, aragoiera da egoera larrienean dagoen hizkuntza. Azterketa ofizialik ez badago ere, gaur egun 10.000 hiztun ditu eta hizkuntza hau desagertzeko arrisku bizian dago. Zaragozan, Nogará izena duen aragoiera ikasteko eskola herrikoia ezagutzeko aukera izan zuten brigadistek.

Orriak