San Ferminetan ere Herri Mugimendua aurrera!

Aurtengo San Ferminetan herri mugimenduan lanean gabiltzan eragile ezberdinak uztailaren 10ean elkartuko gara egitarau xume baten inguruan. Urtean zehar egiten dugun lana azaleratzeko eta jai giroan herri mugimenduaren izaera eta izana indartzeko helburuarekin elkartu gara Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, Independentistak, Sortzen Ikasbatuaz eta Askapena. Txikitasunetik jaio den ekimen hau datorren urteetan proposamen gehiagorekin janztea eta elikatzea espero dugu. Izan ere, herri mugimendutik egiten dugun lana, oinarrizkoa izanen baita etorkizuneko Euskal Herria eraikitzeko. Gure txikitasunetik gauza handiak sortzeko gai garelako, San Fermin hauetan inoiz baino ozenago eta argiago entzungo da Iruñeko kaleetan: HERRI MUGIMENDUA AURRERA!

Estatu sionistaren aurpegi arrazista eta bortitza agerian, beste behin ere

Hiru gazte israeldarren ustezko bahiketa, egoera nahasi eta susmagarrian, izan da Estatu sionistak beste ofentsiba militar bat burutzeko erabili duen aitzakia. Gertakizun hauek testuinguru zehatz batean gauzatzen direla argi izan behar dugu ordea, Hamas eta Fatah-ren arteko akordioa publikoa egin eta aste gutxietara, eta baita preso palestinarrek atxiloketa administratiboen aurkako burutzen ari diren gose greba luze baten hain zuzen ere.

Ustezko baiketata aitzaki gisa baliatu du Estatu sionistak lurralde palestinarren okupazioa areagotzeko, kaleak indar militarrez hartu, etxez etxe sartu eta jendea atxilotzeko. Jazarpen honen ondorioz gazte palestinarrak hil dituzte azken egunetan eta beste ehundaka bahitu, ziegetan torturen bidez informazioa ateratzen saiatuko direnak. Herri palestinarraren borroka ahultzeko ahalegin berri batean aurrean gaude. Nablus, Hebron, Ramallah, eta beste hiri eta herri askotako kaleak herri palestinarraren aurkako zigorraren intentsifikazioaren lekukoak dira, ejerzito sionistak gauzatuta, Mahmud Abbas-en gobernuaren laguntzarekin (badaude jada soldadu sionistekin batera polizia palestinaren parte-hartzearen salaketak).

Los fondos buitres existen... el imperialismo también!

NO AL PAGO DE UNA “DEUDA ODIOSA”: NUESTRA DEUDA EXTERNA, ILEGAL, INMORAL, ILEGITIMA Y FRAUDULENTA.

Es deuda odiosa aquella contraída y utilizada contra los intereses de los ciudadanos de un país. Dicha deuda es ilegítima, por lo tanto no es exigible y no tiene porqué ser pagada por los ciudadanos de ese país, a lo sumo podría ser considerada deuda personal de quienes las contrajeron y/o convalidaron. Este principio ya lo aplicó el General José de San Martín, en Lima, siendo Protector de la Libertad de Perú. Sobre los reclamos al pago de la llamada “nuestra deuda externa” el Juez Jorge Ballesteros, en el célebre caso planteado por Alejandro Olmos, resolvió –el 13 julio del 2000- que se trataba de una deuda “ilegal, inmoral, ilegítima y fraudulenta", remitiendo los antecedentes al Parlamento Nacional para que entienda en su consideración según los dispone el Art. 75 de nuestra Constitución Nacional. Gran parte de la deuda tiene su origen en compromisos asumidos por la dictadura militar (1976/83) o por sucesivas decisiones plagadas de cuestionamientos e ilegalidades que todavía se debaten en la justicia (blindaje, megacanjes, canje 2005 y 2010).

Eragile ezberdinekin batera Premier kosmetikoen salmenta salatzeko elkarretaratzea burutu genuen Bilbon

Pasa den ostiralean, ekainak 19, Asociación Paz con Dignidad, Palestina Biladi elkartea, Coordinadora de ONGDs de Euskadi, Fundación Paz y Solidaridad (CC.OO.), STEE-EILAS eta ESK sindikatuak, Komite Internazionalistak, Sare Antifaxista eta Balezta eragileekin batera elkarretaratzea burutu genuen "Ez erosi apartheidik" lelopean Premier dendaren aurrean.

Espainiar Estatuko leku askotan eta oso postu ikusgarrietan saltzen diren Premier markako produktu kosmetiko israeldarrak Zisjordaniako Kalia Kibbutzean ekoizten dira, Itsaso Hilaren ertzean. Produktu horiek ustiatzeko orduan guztiz urratzen dira nazioarteko eskubidea eta Nazio Batuetako ebazpenak, horien arabera, palestinarrek lurralde horiekiko subiranotasuna baitute.Kolonia horri gainbegiratu bat emanez gero, erraz ikus daitezke palestinarrei ukatzen zaizkien igerileku handiak.

Orriak