Filtro; oroimena, miresmena eta irakaspena

Gaur, Errefuxiatu eta iheslari politiko egunean Uruguaien duela 20 urte izan ziren gertakizunak gogoan izan ditugu Oñatin burutu dugun ekitaldi politikoan. Euskal Iheslari Politikoen etxera itzultzeko erabakia eta  Uruguaiko herriaren irakaspena izan ditugu izpide, Norma Morronik egun honetarako helarazitako hitzak entzungai eta baita, Roberto Facala eta Fernando Morroni, eta euskal errefuxiatu politikoei omenalditxo txikia eskaini ere.

Txalapartarenkin batera eszenatoki ingurura batu dira bertaratutakoak. Marijo Altube Oñatiko bizilagunak modu xume batean gaurko egunez Oñatira ekarri gaituen zergatiak azaldu eta Joxean Agirre Sortuko Gipuzkoako koordinatzaileaari eman dio hitza.

Filtroko gertaera ekarriko dugu gogora larunbat honetan Oñatin

Datorren larunbata Errefuxiatu eta Iheslari Politikoen eguna dugu. Data berezia zalantzarik gabe, arrazoi politiko eta jazarpenak bultzatuta Euskal Herritik ihes egin behar izan duten milaka kide ditugun herri honetan.

Atzerrian ere errepresio gogorra pairatu izan dute ordea. Horren adibide dira Manueltxo Goitia, Luis Mari Lizarralde eta Mikel Ibañez euskal errefuxiatu politikoak, Uruguayen atxilotu eta Espainiariara estraditatuak izan zirenak 1994ako abuztuaren 24ean.

#MarcaEspañari desobedientzia eta borroka

Koliseo erromatarreko “Ogia eta Zirkua” egungo #MarcaEspaña eraiki den oinarri beraren baitan
eraikia zegoen. Marka hau ez da ilusio huts bat besterik eta gero eta argiago dago gero eta ogi
gutxiago dugula eta hau gero eta zirku handiagoa bilakatzen dabilela. Elitismoan oinarritutako
zirkua, gero eta mingarriagoak diren kirolarien soldata gehigarriekin edota koba mediatikoan bizi
diren tertulianoenekin. Une honetan, #MarcaEspaña horren ordezkaritza Brasilen da; Espainiako
Selekzioa da Estatu espainiarra mundu osoaren aurrean ordezkatzen dabilena, ezin hobeto gainera;
neurrigabeko soldata eta sariak poltsikoratzen, herritarren hilotzez hornitutako zelaietan jokatuz;
lotsaren eta erresistentzia herritarraren erakusle izango den Mundialean. Eta ogia ustela denean eta
zirkua hilotzez betea dagoenean bide bakarra geratzen zaie: autoritarismoa, herrien eta herritarren
erabakitze eskubidea ukatuz, guztiok guztia libreki erabakitzeko.

Jatorrizko herriekin elkartasuna! Trasnazionalak kanpora!

Ekaina amaieran suaren inguruan batu eta udako solstizioa ospatzen dugun une berean Europako herri ezberdinetan, Maputxe herrian, Bolivian edo Paraguayn suaren inguruan batu edo uretan murgilduko dira, amets eta desioen indarberritzearimen egin eta amesgaizto eta zapalkuntzak sutara botzeko. Jatorrizko herrien elkartasunez beraien borroka gurera ekarri eta trasnazionalen jardun inperialista salatuko dugu Askapenako kideok.

Horretarako hitzaldi eta ekimen ezberdinak antolatzen ari gara udako solstizioaren dateratako. Hasteko ordea, bihar hilak 19 Gasteizen hitzaldia izango dugu arratsaldeko 19'00etan Wall Stre-et tabernan (Voluntaria entrega kalean 77). Bertan Maputxe herriaren borroka eta erresistentzia izango dugu izpide.

Orriak