GORA!Herria martxoko alea kalean da dagoeneko

Munduko txoko guztietako oihuak jaso eta abesti egiten jarraitzen dute, dantza egiten jarraitzen dugu, bizirik gaudela jakin dezaten. Horregatik kalean da dagoeneko GORA!Herria! Askapenaren aldizkariaren bigarren alea.

Herrien arteko elkartasunak kaleetan, gaztetxe eta tabernetan presente behar du egon, gure egunerokotasunean bide lagun, handik eta hemendik irakaspenak jasoz eta ekarriz. Oraingo honetan atzera begira jarri eta 1986ko martxoaren 12 hartan Euskal Herriak ozen oihukatutako aldarria ekarri nahi izan dugu gogora: OTANi ez! Euskal Herriari BAI!

Laster zure herriko taberna, gaztetxe edo kalean topatuko duzu, baina bitartean hemen duzu eskura:

Urtebete zure presentziarik gabe eta bizi oso bat gure bihotzetan

Martxoaren 5ean urtebete izango da Chávez Frías joan zitzaigunetik. 365 egun, Komandante Gorena bere seme-alaba bolibartarretako bakoitzarengan bizitzeko, Herri bilakatu zenetik. 12 hilabeteotan, bere esaldiak, bere maitasuna eta bere ondareak bizirik jarraitu dute milioika pertsonengan, gugan, eta harro esaten dugu: Komandante, hemen darraigu, belauna lurrean iltzaturik!

Horregatik, 2014ko martxoaren 5ean,  Bilboko Venezuelako kontsulatuak berriro egin nahi dio omenaldia, Amerikako herriak kateak haustera bultzatu eta mundu osoa Venezuelako Errepublika Bolibariarrari justizia sozialean esperantzaz eta alaitasun iraultzailez begira jarri zituen aita, lagun, hezitzaile, lider, kirolari eta komunikatzaileari.

Egitura inperialisten aurrean herria tinko!

Martxoaren 3an, Bilbon, irudi argigarri baten bidez, agerian geratuko dira euskal goi burgesiak, espaniar goi burgesiak, Eusko Jaurlaritzak, Espaniar Gobernuak, Eurpar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak, hots, munduko egitura inperialistak duen abangoardia politiko-ekonomikoak, elkarren artean dituzten interes estrategikoak.

Noiz eta "Martxoak 3" batean, euskal langileriaren borroka eta aldarrikapen egun berezian. Halako egunez duela 38 urte espaniar polizia faxistaren balek 5 langile hil zituzten. Eta halako egunez Euskal Herria eta munduko gainerako herrien egiturazko esplotazio eta zapalkuntzaren arduradun nagusiek erabaki dute bileratxo bat egitea datozen urtetako estrategia olioztatzeko.

#Brigadak14 aurkeztu ditugu Txantrean

Atzo, Txantreako auzotegi lokalean egon ginen aurtengo brigada kanpaina aurkezten eta mahainguru bat egin genuen Saharako lurralde okupatuetan egondako brigadista batekin.

Aurkezpena 19.30tan hasi zen askapena eta brigaden inguruko azalpen labur batekin. Bertaratutakoei azaldu zitzaien brigaden helburu nagusia zein den: joan-etorriko internazionalismoa praktikatzea, brigadaren helmugako lurraldean gertatzen dena jasoz gero hemen kontatzeko eta hemen gertatzen dena bertako jendeari kontatzea, borrokan ari diren herri langileen arteko zubi-lana eginez. Hitzaldira hurbildutakoek interes berezia agertu zuten Gaztela-Aragoi eta Herrialde Katalanetara egin behar diren brigadekiko, izan ere, dakizuen bezala, aurten lehen aldiz antolatuko dira brigada hauek.

Orriak