Badator Ordiziko II. Hilabete internazionalista!

Hemendik aurrera, otsaileko ostiral guztietarako badugu plana. Arratsaldeko 19:30tan gerturatu Ordiziko Gaztetxera eta parte hartu Askapenaren eskutik antolaturiko hitzaldi eta tertulietan!

Hilabete Internazionalistaren otsailaren 7an emango diogu hasiera. Lehen plater bezala herrialde arabiarren egoera eta bertako iraultzen ikuspuntu orokorra izango dugu mintzagai Martxelo Diazen laguntzarekin.

Bigarrenerako pasa den urtean Askapenarekin batera Palestinara brigadan joandako kideak izango ditugu gurekin batera gaztetxean. Sionismoa eta bere proiektu espantsionistaz hitz egingo dugu eta eta nola ez palestinarren aurkako errepresio eta militarizazioaz.

Boikota herri borrokaren tresna gisa

Iñaki Etaio, Aitor Bikandi eta Igor Goikolea pasa den urtean 2013an Askapenaren eskutik Palestinan izan ziren Brigadetan. Bertan ikusi eta ikasitakoa erreportaia txukunetan azaldu ziguten orain gutxi. Azken asteetan boikotaren gainean idatzitako iritzi artikulua zabaldu dute. Euskaraz eta gaztelaniaz jaso dugu hemen:

 

 

Prentsan jasoa:

Gara

Berria

Borroka garaia

Marcha Patriótica mugimendu sozial eta politikoarekiko EHUko irakasleen elkartasun mezua

Francisco Toloza, unibertsitateko irakasle eta Marcha Patrióticako Nazioarteko Harremanen arduradunaren atxiloketa eta Marcha Patrióticaren aurkako etengabeko jazarpenaren aurrean, Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat irakaslek beraien kezka eta elkartasuna adierazi dute.

Concentración por la libertad de expresión y contra la manipulación informativa en Ciempozuelos

El CSOA La Matriz ha sido sometido a lo largo de estas semanas a un proceso de criminalización y desacreditación pública intolerable. Ante estas acciones, realizaron una concentración por la libertad de expresión y contra la manipulación informativa el pasado domingo 26 de enero a las 12:00h en la Plaza de la Constitución de Ciempozuelos junto con Asamblea Popular Ciempozuelos y Titulcia 15M, Bloque Unitario Comarcal Sur, Asociación Vecinal La Plaza y Universidad Popular de Ciempozuelos (UPCi).

De esta manera, quieren advertir que no se quedaran de brazos cruzados mientras el Partido Popular tacha de "pro-etarra" el acto suspendido del pasado viernes 17. De la misma forma, denuncian la manipulación informativa a la que se les ha sometido indiscriminadamente, ya que medios de desinformación, como Telemadrid, han continuado estas falsas acusaciones del PP hasta el punto de que el Centro Social ha sufrido graves amenazas por parte de la extrema derecha.

Orriak