Txiletik elkartasuna gazte auziperatuekin!

Argentinara joandako brigadista elkarrizketatua

Bizkaia Irratiko "Lau haizetara" irratsaioan Jon Ormaza elkarrizketatu dute.

Brigadista gaztea Argentina eta Uruguayen egon zen pasa den udan eta bizitako esperientzia kontatzen du.

Argentinako brigadaren kronikak eta artikuluak ikusi
Argentinako brigadaren argazki galeria kusi

Gazte auziperatuentzako elkartasun keinua Londresetik

Pasa den larunbatean Londoneko Euskal Herriaren Lagunak kalera atera ziren gazte auziperatuei elkartasuna adierazteko.
Hortaz gain bideoa bidali nahi izan dute elkartasun keinu bezala.

El pasado sábado l@s compañer@s de Euskal Herriaren Lagunak de Londres realizaron una concentración en solidaridad con los jóvenes que están siendo juzgados en la Audiencia nacional por su actividad política.

Además han enviado este video como gesto solidario.

Txileko gobernuaren biolentzia salatzeko komunikatua

Askapenak, euskal erakunde internazionalistak, beste behin ere, salatu nahi du Txileko Gobernuak Maputxe herriaren aurka erabiltzen duen dohako biolentzia maila ikaragarria.

Urriaren 10ean txileko polizia talde ikaragarri handi bat Temucuicui komunitatean indarrez sartu zen, horra ailgatzeko bide guztietan kontrol posizio iraunkorrak jarri zituztela. Hondeamakinak eta traktoreak erabiliz bideak, hesiak eta etxeak apurtu zizkieten, lurra lantzeko lanabes guztiak lapurtu eta baratzak hondatu. Horrez gain komunero bat balaz zauritu zuten, eta beste 5 maputxeekin batera (tartean adinez txikikoa den bat) komisaldegira eraman zituzten. Komisaldegian bertan torturatuak izan direnaren zantzuak daude.

Leer el comunicado de Askapena de denuncia ante la violencia ejercida por las fuerzas represivas del gobierno chileno en la Comunidad mapuche Temucuicui

Orriak