Inperialismo eta faxismoaren aurka atzo, gaur eta beti!

Memoria daukagulako... eraso inperialistarik ez! Kontzentrazioa eta ekitaldia igandean Gernikan

Gernika euskaldunon ikur bilakatu da. Hain zuzen, aro garaikidean inperialismo basatiaren erasoaldirik bortitzena jasan genuen gurean. Duela 76 urte apirilaren 26ko hartan, lehenago hainbeste  euskal herritan egin bezala, aurrez aurre izan genuen inperioen aurpegirik zikoitzena. 

Hauek, ez baitute dudarik egiten, orain bezala lehen, euren interesak kontrajartzean, biolentzia eta bide militarrari ekiteko. Gertakari odoltsu haietan espainiar, italiar eta alemaniar faxistek aurrez aurre izan zituzten  euskaldun eta ezkertiarrak.

Pasa den urtean burutu genuen ekimenean adierazi bezala, elkartasun eta borroka internazionalistaren esperientzia ahaztezinak ezagutu genituen, mundu osotik etorritako miliziano internazionalistak euskaldunekin batera, lubakietan, eskuz esku borrokatu baitzuten. Eraso koordinatu honi erantzun bateratua emanez, herri zapaldu eta herri langileak bat eginik. Honegatik, euskal internazionalistoi ere badagokigu, memoria historikoaren benetako zentzua baliatuz, gure iraganetik irakaspenak jaso eta  borrokatu zuten haiek hasitako bideari jarraipena ematea.

Mensaje del grupo musical Esne Beltza en solidaridad con la Revolución Bolivariana

Mensaje del grupo musical vasco Esne Beltza en recuerdo de Hugo Chávez y en apoyo a la Revolución Bolivariana

Crónica de la charla sobre Venezuela en el Gaztetxe Kale Zulo de Erandio

El jueves 18 de abril, participantes en la brigada de Askapena que visitó Venezuela el pasado año, tomaron parte en una charla organizada en el Gaztetxe de Erandio Kale Zulo.

Ante 12 personas, de los cuales la mayoría eran jóvenes, la charla se enmarcaba en unas jornadas de formakuntza organizadas en el gaztetxe.

Tras una presentación en la que se explicó en que consisten las brigadas de Askapena, el internacionalismo y cuales fueron los ejes temáticos de la brigada 2012, se proyectó el documental: "Venezuela un mundo por ganar".

Kontzentrazioa gaur Hondarribian: Audientzia Nazionalera Askapenari elkartasuna adierazteagatik

Gaur arratsaldean elkarretaratzeko deia luzatu du Hondarribiko Bilduk, bihar Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten herritarrekin elkartasuna agertu eta “epaiketa politikoen” kontrako iritzia adierazteko. 19:30ean izango da protesta ekitaldia, Miramarren.

2010eko irailaren 27an Askapenaren kontra egindako sarekada salatzeko Hondarribian egin zen manifestazioan bi lagun identifikatu zituen Ertzaintzak eta bihar, asteazkenarekin, epaituko dituzte Madrilen. Fiskalak kartzela zigorra eskatu du bientzat, “terrorismoa goratzea” eta “autoritatea duten agenteei atentatua” egitea leporatuta.

Info7 irratiak, gertaturikoa ezagutzeko, bihar Madrilera joan beharko duten Joseba Garaialde eta Garbiñe Etxeaburu senar-emazteak elkarrizketatu ditu.

 

Orriak