Apirilaren 13an, larunbatarekin, Venezuelari buruzko hitzaldia Gazteizko Txagorritxu auzoan

Datorren larunbatean, hilak 13, Venezuela eta Iraultza Bolibariarren inguruko hitzaldia antolatu du Gasteizko Txagorritxuko auzoko Gazte Asanbladak Askapenaren parte hartzearekin.

Hitzordua beraz, Apirilaren 13an, larunbatarekin 17:30etan Txagorritxuko San Martineko auzo elkartean izango da.

Naiz atarian argitaratutako iritzi artikulua irakurri

Homenaje a Hugo Chávez en la Taberna vasca de Buenos Aires

Homenaje realizado a Hugo Chávez Frias en la taberna vasca de Buenos Aires (Bar La Dignidad), donde se realizan actividades internacionalistas del Euskal Herriaren Lagunak. Habló Stella Calloni y cantó Silvia Iriondo.

Nazioarteko preso politikoen egunean elkarretaratzeak izango dira Euskal Herriko hainbat hirietan

Apirilaren 17an elkarretaratzeak burutuko dira Euskal Herriko hiri ezberdinetan nazioarteko preso politikoak gogoratzeko eta batez ere Saharako preso politikoen egoera salatzeko.

Bilboko ekimena, Moyua Plazan izango da eguerdiko 12etan,  Arrasatekoa herriko plazan izango da 18:00etan eta Laudiokoa Lamuza Plazan 19:30etan. Gasteizen, bi izango dira Askapenak antolatuko dituen ekimenak: Apirilak 16, asteartea. Hitzaldia 19:30tan Zapateneo kultur gunean: "Sahara, errepresioa eta preso politikoak" eta Apirilak 17, asteazkena. Kontzentrazioa 19:00retan Korreosen

Hauek dira lehenengo deialdiak, baina beste hainbat herrietan izango dira ere, eta horregatik konfirmatzen diren heinean horien berri emango dizkizuegu.

Zabaldu elkartasuna eta parte hartu!

Postala deskargatu eta preso politiko sahararrei idatzi

Munduko preso politikoak kalera!

Hamaika herri borroka bakarra!

"Bolivia: iraultza demokratikoa eta deskolonizazioa" hitzaldia izango da Ordiziako Gaztetxean ostiralean

 

Datorren ostiralean, hilak 12, "Bolivia: iraultza demokratikoa eta deskolonizazioa" hitzaldia izango da Ordiziako Gaztetxean.

Iaz Bolivian egondako brigadistek parte hartuko dute eta 19:30etan jarri dute hitzordua.

Orriak