Video de la participación de Borón, Soares y Aznarez en la semana internacional de solidaridad

Organizado por EHL, (amigos y amigas de Euskal Herria en Argentina) se realizó en el hotel Bauen, un acto de solidaridad con los presos y presas políticas vascas. En él hablaron Atilio Borón, Eduardo Soares y Carlos Aznarez y se visionó la película Miradas al interior, que son cinco historias de presos y presas vascas.

Itzulerako zubiak eraikiz

Berria egunkarian argitaratutako artikulua

'Ez dugu izaterik aske haiek gabe! Euskal preso eta iheslariak kalera!' lelopean, munduko txoko askotara iritsi da aurten ere, zazpigarrenez, Euskal Herriarekiko elkartasuna.

Ikusi Nazioarteko elkartasun asteko argazki galeria

Alemanian ere hamaika ekimen antolatu egin dira

Europa eta Amerikako hainbat hirietan 197/2006 doktrina salatzeko antolatu dira. Ikusi argazkiak

"Herriok elkarren laguntza eta samurtasuna behar dugu: joan eta etorriko elkartasuna". Horixe da  Askapena erakunde internazionalistaren oinarrietako bat. Mende laurdena bete berri du, eta urtez urte aritu da hamaika herrirekin elkartasunezko zubiak eraikitzen; horien bidez antolatu zuen, joan den martxoaren 2tik 10era, Euskal Herriarekiko VII. Elkartasun Astea ere. Eta etorri zen elkartasuna Europako zein Latinoamerikako hamaika herritatik: hogeita hamar ekitaldi baino gehiago egin dira, besteak beste, Mexiko DFn, Buenos Airesen, Londresen, Bretainian,  Madrilen, Belfasten, Parisen eta Dublinen. Baita Milanen, Torinon, Bolognan eta Napolin (Italia) eta Bordelen (Okzitania), Naoneden (Nantes, Bretainia), Roazhonen (Rennes, Bretainia) eta Parisen ere. 1.000 pertsona inguruk parte hartu dute.

Martxoak 21 Xenofobia eta Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Borroka eta elkartasun eguna

Martxoak 21 Xenofobia eta Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Borroka
eta elkartasun eguna:

Espainar eta frantses estatuen migratzaileen polítikari ez!

Martxoaren 21ean xenofobia eta arrazakeriaren kontrako nazioarteko borroka eta elkartasun eguna ospatuko da. Beste deialdi batzuetan egin dugun bezalaxe, fenomeno hauen kontra borrokatzen dugun mundu osoko zein Euskal Herriko eragile eta kolektiboekin, arrazakeria eta xenofobiaren adierazle nagusienenetarikoak diren atzerritarren politika instituzional autoritario, sexista eta murritzaileak salatzeko eguna izango da. Izan ere, politika horiek pertsona migratzaile edota errefuxiatuen eskubideak ukatzen dituzte. Aldarrikapen hau ez bada kontuan hartzen, justizia, giza berdintasuna edota aniztasunaren aitorpenak ameskeriak besterik ez dira.

Para leer en castellano

Martxoaren 22an Iruñean, Bolibiako errealitatea brigadista baten eskutik

Martxoaren 22an, ostiralarekin, 18:30etan, Armonia Txantreana peñan, "Bolibia: Iraultza demokratikoa eta deskolonizazioa" hitzaldia antolatu dugu, Bolibian egon zen brigadista baten eskutik.

Aurtengo brigaden aurkezpena izango da hitzaldiarekin batera. Gogorarazi nahi dizuegu aurtengo brigadetan izena emateko epea, datorren martxoaren 31an bukatzen dela, beraz, hitzaldi horretan ere, edozein zalantza argitzeko balioko zaizuela espero dugu.

Elkartasuna herrien xamurtasuna da!!

Orriak