Asteko Zine Metralla Arrasateko Gaztetxean: Sicario

Jairomundu marginal batean bizi den nerabe bat da. Auzo baztertu batean pobrezia eta familiako ezegonkortasunetik ihesi, biolentzia erabiltzera behartuta sentitzen da. Duintasuna lortzeko eta miseria sahiesteko modu bakarra ikusten du. Igandean, 18:30tan Arrasateko Gaztetxean.

VII Nazioarteko Elkartasun astea: Bergamo, Londres eta Bernan izango diren ekimenen egitarauak

Martxoaren 2tik 10era ekimen andana burutuko dute Euskal Herriaren Lagunakoek: bideo emanaldiak, hitzaldiak, kontzertuak eta abar luze bat.

Hona hemen Londres, Berna eta Bergamoko egitaruen kartelak

Londresen "Barrura begiratzeko lehioak" dokumentala proiektatu eta kontzertua ospatuko dute: Gatibu, Kaotiko eta Xabier Silveirak hartuko dute parte Martxoaren 9an izango den jaialdian.

Non possiamo essere liberi senza di loro!
Libertá per i prigionieri e rifugiati politicidei Paesi Baschi!

Appello di Askapena, organizzazione Internazionalista Basca, per la VII Settima Settimana Internazionalista di Solidarietá con i Paesi Baschi, dal 2-10 marzo 2013

La nuova fase nella quale si sviluppa il nostro processo di liberazione é caratterizzata dal mantenimento di misure repressive da parte degli Stati spagnolo e francese, ostacolando, in questo modo, una risoluzione politica del conflitto.
In questo senso, per proseguire nella nostra lotta, risulta fondamentale ed urgente affrontare la situazione dei prigionieri e dei rifugiati politici baschi: sono centinaia di persone che, a causa del conflitto, sono state private della loro libertá o obbligate ad abbandonare la loro terra; per questo motivo, non si puó pensare ad una risoluzione di tale conflitto senza tenerle in considerazione.

Palestina, Argentina, Uruguay eta Saharako borrokak hizpide Gasteizen

Hainbat hitzaldi eta bideo emanaldi antolatu ditu datozen egunarako Gasteizko Askapenak, baita aurtengo brigaden kanpaina aurkeztuko ere.

Otsailaren 27an, 19:00etan, "Palestina, inperialismoaren aurkako eresistentziak" lemapean bideo emanaldia izango da Gasteizko Kutxi kaleko Aizkora Tabernan. Ondoren Palestinako brigadaren informazioa zabalduko dute.

Martxoaren 6an, Zaramaga auzoko "Martxoak 3" memoria gunean Argentina eta Uruguayera udan abiatuko den brigada aurkeztuko dute. Langileek gestionaturiko lantegiak eta memoria historikoa lan ildoak jorratu eta eztabaidatuko dute bideo emanaldiaren bidez.

Eta azkenik, Martxoaren 27, astezkenarekin, "Sahara, inperialismoaren aurkako erresistentziak" bideo emanaldia eta Saharako brigadaren aurkezpena izango da 19:00etatik aurrera Zapateria kaleko Zapateneon.

Animatu eta parte hartu!

Salaketa egunak Gasteizen. Maccabi, Euskal Herrian ez zarete ongi etorriak!

Leer en castellano la convocatoria y los actos a realizarse durante la semana: Maccabi, equipo Non Grato en Euskal Herria

Larunbatean, salaketa eguna eta manifestazioa egingo dugu Gasteizen asteari hasiera emoteko

Aste osoko protesta eta ekintzen egitaraua ikusteko egin klik

Herrirak elkartasuna helarazi die gose greban dauden preso palestinarrei

Beste behin ere eta hamaikagarren aldiz Tel Aviveko Maccabi saski-baloi taldea Gasteizen jokatzekoa da, eta beste behin ere Palestinako herritarren giza eskubideekiko begirunea daukagunok Israelgo ordezkarien aurkako boikot deiarekin bat egiten dugu. Israelgo apartheidaren aurkako nazioarteko Boikot, Desinbertsio eta Zigorren deia Palestinako gizarte zibilak berak jarri zuen abian 2005ean.

Kanpaina horren bidez dei egiten zaio mundu osoko gizarte zibilari Israelgo ordezkariei boikot egin diezaien harik eta okupazioa amaitu, apartheid harresia bertan behera bota, errefuxiatuen itzultzeko eskubidea bermatu eta Israelgo hiritar palestinarrei hiritartasun eskubideak onartzen dizkieten arte.

Orriak